I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak
FORU AGINDUA, 2002ko irailaren 9koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nekazaritzako Elikagaien Artisautza Lanbideen Zerrenda bosgarren aldiz aldatzen duena.
Nafarroan nekazaritzako elikagaien artisautza arautzen duen maiatzaren 23ko 103/1994 Foru Dekretuaren eranskinak Artisautza Lanbideen Zerrenda biltzen du, zortzi lanbide dituena. Ondotik, 1994ko azaroaren 14ko, 1995eko maiatzaren 2ko, 1998ko abenduaren 21eko eta 1999ko irailaren 20ko foru aginduek Zerrenda hori lau aldiz aldatu dute eta, egun, ondoko lanbideak ditu:
1. Zukuak, marmeladak eta fruta eta barazki kontserbak egitea.
2. Hartzidura naturaleko sagardoa, likoreak, pattarrak eta ardo aparduna egitea.
3. Ontzutuak, ozpinetakoak eta gazituak egitea.
4. Gaztak, zenderenak eta gaztanberak egitea.
5. Eztigintza eta eztitik ateratako produktuak, basalandareen urrinak eta horietatik ateratakoak, xede terapeutiko, prebentibo edo kosmetikorik ez badute.
6. Elikaduran infusioetarako eta aromatizatzaile gisa erabiltzen diren landare-espeziak manipulatzea.
7. Haragi kontserbak, pateak, hestebeteak eta urdaia egitea.
8. Pastelgintza, gozokigintza eta ogi bereziak egitea.
9. Mistela, muztio egosia eta ardo mindua egitea.
10. Izozkiak egitea.
11. Jaki prestatuak.
Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Elikaduraren Zerbitzuak txostena egin du eta hartan Nekazaritzako Elikagaien Artisautzako Batzordeak aipatu den Zerrendan bi Lanbide berri sartzeko proposamena egin duela adierazten du. Honako bi lanbide hauek: oliba olio birjina estra egitea bata, eta arrain kontserbak egitea bestea.
Aipatu Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritakoari jarraikiz,
AGINDU DUT:
Artikulu bakarra.-Nekazaritzako Elikagaien Artisautza Lanbideen Zerrenda, maiatzaren 23ko 103/1994 Foru Dekretuaren eranskinean dagoena, bosgarren aldiz aldatzea.
Aldaketak bi Lanbide berri gehituko dizkio Zerrendari, 12 eta 13 zenbakikoak, ondoko edukinarekin:
"12. Oliba olio birjina estra egitea".
"13. Arrain kontserbak egitea".
AZKEN XEDAPENA
Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren bederatzian. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.
Iragarkiaren kodea: A0209993