III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C A S C A N T E
Ondasunen afektazioari buruzko espedientea
Cascanteko Udalak, 2002ko irailaren 12an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:
a) Hasiera batez onestea Cascanteko 1. poligonoko 48. lurzatiko 79,39 metro karratu erabilera edo zerbitzu publikoari atxikitzeko afektazio espedientea; etxebizitzetarako lurzoru urbanizagarri gisa dago kalifikatuta lurzatia eta, guztira, 1.000 metro karratu ditu; muga hauek ditu: iparrean, poligonoko 21 eta 22. lurzatiak; hegoan, 1. poligonoko 18 eta 47. lurzatiak; ekialdean, 47. lurzatia eta de la Paz etorbidea, eta mendebaldean, 18. lurzatia.
b) Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 103.1 eta Nafarroako Ondasunak arautzen dituen Erregelamenduko 12.1 artikuluetan xedatuarekin bat, hasiera batez onetsitako afektazioari buruzko espedientea jendaurrean egonen da hilabetean; ohartarazten da ezen hasierako onespena behin betiko bihurtuko dela, era automatikoan, baldin eta jendaurreko aldian inork ez badu erreklamaziorik aurkezten. Afektazioak eraginkortasuna izateko, beharrezkoa da hirigintzako hitzarmena formalizatzea; haren bidez, erabaki honetan aipatu lurrak trukatu nahi dira eta haien hirigintza kalifikazioa aldatu.
Cascanten, bi mila eta biko irailaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Jesús García Barea.
Iragarkiaren kodea: A0210456