126. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S C A N T E

Ondasunak desafektatzeari buruzko espedientea

Cascanteko Udalak, 2002ko irailaren 12an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

a) Hasiera batez onestea Cascanteko 1. poligonoko 18. lurzatiko 60,30 metro karratu desafektatzeari buruzko espedientea; ekipamenduetarako hiri-lurzoru gisa dago kalifikatuta lurzatia eta, guztira, 10.000 metro karratu ditu; muga hauek ditu: iparrean, 1. poligonoko 4, 6-10 eta 22. lurzatiak; hegoan, 1. poligonoko 19. lurzatia; ekialdean, 48 eta 47. lurzatiak eta de la Paz etorbidea, eta mendebaldean, San Juan kalea eta 11-15 lurzatiak. Halaber, hasiera batez onestea erabilera publikoko 17,49 metro karraturen desafektazioa; de la Paz etorbideko 29-31n eta Paraíso kaleko 8an, jarduketa unitatearen xehetasun eta mugapen azterlanean diren lagapenetatik dator lur hori.

b) Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 103.1 eta Nafarroako Ondasunak arautzen dituen Erregelamenduko 12.1 artikuluetan xedatuarekin bat, hasiera batez onetsitako desafektazioari buruzko espedientea jendaurrean egonen da hilabetean; ohartarazten da ezen hasierako onespena behin betiko bihurtuko dela, era automatikoan, baldin eta jendaurreko aldian inork ez badu erreklamaziorik aurkezten.

Jendaurrean egonen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hilabetean, bidezko alegazio edo erreklamazioak aurkeztu ahal daitezen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 103.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Cascanten, bi mila eta biko irailaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Jesús García Barea.

Iragarkiaren kodea: A0210455