126. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S C A N T E

Hirigintzako hitzarmena hasiera batez onetsirik

Cascanteko Udalak, 2002ko uztailaren 24an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

a) Hasiera batez onestea "Griseras 2002, S.L." merkataritzako enpresak eta Cascanteko Udalak negoziatutako hirigintza hitzarmena, Cascanteko 1. poligonoko 18 eta 48. lurzatiei buruzkoa; hitzarmen horren bidez, lurrak trukatu eta haien kalifikazio juridikoa aldatu nahi da.

b) Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 141.1 artikuluan xedatuarekin bat, hasiera batez onetsitako hitzarmena jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta, gutxienez, Nafarroan hedadura handiena duten egunkarietako batean iragarkia argitaratuta. Ohartaraziko da ezen hasierako onespena behin betiko bihurtuko dela era automatikoan; kasu horretan, testua osoko bilkurak berretsia dela kontsideratuko da, eta interesatuei behin betiko onespena jakinarazi ondoko hamabost egunetan sinatuko da.

Jendaurrean egonen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hamabost egunean, bidezko alegazio edo erreklamazioak aurkeztu ahal daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 141.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Cascanten, bi mila eta biko irailaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Jesús García Barea.

Iragarkiaren kodea: A0210454