III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R G U E D A S
Zehapenen jakinarazpena
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen kontrako arau-hausteengatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, beheko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, ediktu hau argitaratzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoak diren gainerakoetan xedatutakoarekin bat etorriz.
Espedientea: 05/02. Jabea: Emilio Dos Santos Dos Santos. Matrikula: 3465BHK. Tokia: Real, 87. Eguna: 2002-02-01. Ordua: 10:30. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: ZEO 91.2.m.7.
Espedientea: 10/02. Jabea: Ismael Boukabous. Matrikula: NA-4421-W. Tokia: Real, 43. Eguna: 2002-02-28. Ordua: 11:25. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: ZEO 91.2.m.7.
Isuna, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamabost egun balioduneko epean ordaindu beharko da. Epe hori iragan eta isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.
Zehapen horiek ezartzearen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Arguedasen, bi mila eta biko irailaren hogeita bostean. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.
Iragarkiaren kodea: A0210453