III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R G U E D A S
Hirigintzako hitzarmena hasiera batez onetsirik
Udal honek, 2002ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Harinas Urdánoz, S.A.rekin egin hirigintzako hitzarmena, herri honetako hirilurren katastroko 5. poligonoko 122, 123 eta 125. lurzatiak ukitzen dituena.
Espediente hori jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina kontatuta, aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal daitezen.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 141.1 artikuluan xedatua betetzeko.
Arguedasen, bi mila eta biko irailaren hogeita seian. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.
Iragarkiaren kodea: A0210452