126. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R U E T E

Bigarren eta hirugarren oihan enkanteak

Bigarren eta hirugarren oihan enkanteak deuseztatu direnez, publikotasun baldintzak ez betetzeagatik, Kontzeju honek berriz ere enkante publikoa eginen du, ahozko posturen bidez, % 10 eta % 20 merkeago, hurrenez hurren, Nafarroako Erabilera Publikoko Mendien Katalogoko 410. mendiko oihan lotea saltzeko, Artxulo, Akan-Atsoteita eta Beraitz alderdietan. Lote hori ondoko zuhaitz kopuru eta motaz osatuta dago:

6.228 pago, 3.457 metro kubiko zur eta 586 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioak 275.612,13 eta 3.521,93 euro dira, hurrenez hurren; hau da, 279.134,06 euro, guztira.

Bigarren enkantea, % 10 merkeago, Kontzejuko aretoan eginen da, 2002ko azaroaren 21ean, eguerdiko hamabietan; eta, beharrik bada, hirugarren enkantea eginen da, % 20 merkeago, 2002ko azaroaren 28an, eguerdiko hamabietan.

Oharra.-Enkantearen baldintzak interesatuen eskura daude Kontzejuko idazkaritzan.

Berueten, bi mila eta biko irailaren hemeretzian. Kontzejuko burua, Juan Bautista Arrarás.

Iragarkiaren kodea: A0210280