I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Minusbaliatuak kontratatzeko laguntzen alegazioaren jakinarazpen ediktua.
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko arazoaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatietan aurreikusitako jakinarazpena, alegia, minusbaliatuak kontratatzeko laguntzen eskaerari buruzko 108/2001 espedienteko 2001eko irailaren 6ko alegazioarena.
Jakinarazten du: Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Laguntzen Atalean 108/2001 espedientea izapidatzen ari dela, minusbaliatuak kontratatzeko laguntzen eskaerari buruzkoa, Jesús Manuel Enciso Azcoiti eta Ainhoa Lecea Pagola jaun-andreek aurkeztua. Espediente horri loturik, 2001eko irailaren 6an idazki hau eman zen:
"2001eko abuztuaren 8ko eskaerari dagokionez, maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, aurkeztu dituzun agiriak eta zenbait erakunde publikok aurkeztutakoak ikusirik, ukatu eginen da eskatutakoa, gertaera hauetan oinarriturik:
Juan Jesús Arizcuren Zapater jauna (langile hori kontratatzeagatik eskatu dira pizgarriak), 2001eko martxoaren 30ean kontratatu zutenean ez zegoen lanik gabe, kontratu mugagabeko langile gisa ageri baitzen beste enpresa batean 1998ko azaroaren 2tik hasita.
Horrenbestez, gertakari horiek kontuan hartuz, jakinarazi egin behar zaizkizu; horrela, bidezkoak diren agiri eta frogak alegatu eta aurkezten ahalko dituzu, hamar egun balioduneko epean, jakinarazpen hau hartu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legeko 84. artikuluan xedaturikoarekin bat.
Eta aipatu interesatuak, azken helbide ezaguna Iruñeko San Gregorio kaleko 40an, 2.ean izan dutenak, gaur egun toki ezezagunean daudenez, ediktu honen bitartez beren legezko ordezkariari aipatu alegazioa jakinarazten zaio, eta ohartarazten Enplegurako Laguntzen Atalean (Arcadio María Larraona kalea, 1-2. solairua, Iruña) haren kopia eskura dutela, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta bateko irailaren seian.-Enplegurako Laguntzen Ataleko burua, Federico Ibaibarriaga Pérez.
Iragarkiaren kodea: A0209921