I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak
147/2002 FORU AGINDUA, irailaren 6koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutua 2002ko irailaren 15ean abian jarri zela adierazten duena.
Azaroaren 13ko 355/2000 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutua sortu eta hura abian jartzeko Erregelamendua onetsi zen. Foru Dekretu hori urriaren 15eko 296/2001 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen.
Arau hartan organo hori osatzeko aipatzen den azkeneko aldia bukatu denez, bidezko da abian jarri dela adieraztea.
Bestetik, Foru Dekretu hartako xedapen indargabetzaileak xedatzen duenez, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutua abian jartzean, Iruñeko Auzitegiko Medikuntzaren Institutu Anatomikoa eta Auzitegiko Medikuen Taldeak desagertuko dira.
Justiziako Zerbitzu Juridiko-Administratiboaren txostena ikusirik, azaroaren 13ko 355/2000 Foru Dekretuko aginduak bete direnez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluan xedaturikoarekin bat,
AGINDU DUT:
1. Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutua 2002ko irailaren 15ean abian jarri zela adieraztea.
2. Iruñeko Auzitegiko Medikuntzaren Institutu Anatomikoa eta Auzitegiko Medikuen Taldeak desagertu direla adieraztea.
3. Agindu hau igortzea Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko zuzendariari, Nafarroako Auzitegi Nagusiko lehendakariari, Estatuak Nafarroan duen Fiskaltzako fiskal nagusiari, Justizia Ministerioko Justizia Administrazioarekiko Harremanen Z uzendaritza Nagusiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justiziako Zerbitzu Juridiko-Administratiboari eta Langileri Zerbitzuari, behar diren ondorioak sor ditzan.
4. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren seian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.
Iragarkiaren kodea: A0209786