I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
OSASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko espezialitate batzuetarako lanpostuak oposizio bidez eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiak. Iragarkia.
Rosario Huici Vaquero andreak, LAB sindikatuaren ordezkari, gora jotzeko helegiteak aurkeztu ditu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 232/02, 233/02, 234/02, 235/02, 236/02 eta 237/02 Ebazpenen aurka. Halaber, Rosario Huici Vaquero andreak, LAB sindikatuaren ordezkari, Vicente Duque Alonso jaunak, ESK sindikatuaren ordezkari, José María Otaegui Aurrekoetxea jaunak, ELA sindikatuaren ordezkari, eta Francisco Oyarzabal Irigoyen, José María Leitza Rázquin, Miguel San Miguel Azpiroz, José Ramón Amorós Oskotz eta Tomás Azpiroz Alkotz jaunek gora jotzeko helegiteak aurkeztu dituzte Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen Ebazpen batzuen aurka. Hona hemen Ebazpen horiek: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 1590/01 Ebazpenetik 1606/01 Ebazpenera bitarteko guztiak, 1614/01 Ebazpenetik 1621/01 Ebazpenera bitarteko guztiak, 226/02 eta 227/02 Ebazpenak. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesatu guztiei halaxe jakinarazten zaie, gehienez ere hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, alegazioak aurkez ahal ditzaten.
Aurkezturiko helegiteen kopiak Osasun Departamentuan daude interesatuen eskura, Iruñeko Amaia kaleko 2Ako bigarren oinean.
Alegazioak Osasun Departamentuko erregistroan aurkezten ahal dira, leku berean baitago.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita hamarrean.-Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iraizoz
Iragarkiaren kodea: A0210565