I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, Isidro Vallez Novalbos jaunaren kontra, ehiza arloko arauak hausteagatik 249/02 zehapen prozedura hasten duenarena. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59.5 artikuluan xedatua.
1018 FORU AGINDUA, 2002ko ekainaren 26koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Isidro Vallez Novalbos jaunaren kontrako zehapen espedientea irekitzen duena.
Basa Fauna eta haren habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea ustez hautsi zelakoan, Foruzaingoak 2002ko apirilaren 7an jarritako salaketa ikusirik.
Basa Fauna Babestu eta Kudeatzeari buruzko Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz,
AGINDU DUT:
1. Isidro Vallez Novalbos jaunaren kontrako zehapen espedientea irekitzea, Basa Fauna eta haren habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi duelakoan.
2. Iván Razquin Tarazona jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), espedientearen instruktore izendatzea.
3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita seian. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.
KARGUEN PLEGUA
249/02 espedientea
1. Salatua: Isidro Vallez Novalbos.
Helbidea: Julián Gayarre, 1-1.a D, Iruña (Nafarroa).
2. Arau-haustearen eguna eta tokia: 2002ko apirilaren 7an,16:35ean, Etxauriko Otazuko jaurerrian.
3. Salatutako egintza(k): Honako hauek izatea: Zortzi kanaba kaiola banatan, gidarik gabe, likaz oratutako bi kardu eta kaiola bat hutsik, Otazuko jaurerriko alderdian, zaintza lanetan ari zela. Likaz oratutako bi kardu, txoritxoak harrapatzeko, eta pote bat lika atzeman zaizkio.
4. Hautsitako arauak: ustezko arau-haustea Nafarroako Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean sailkaturik dago. Hona hemen:
Arau-hauste arina, ehizarako likaz baliatzen diren metodo guztiak horrela tipifikaturik baitaude 116.4 artikuluan.
5. Zehapen proposamena: 240,40 euroko zehapena proposatu da, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 122.a) artikuluari jarraikiz.
6. Organo eskuduna: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98.1 artikuluaren arabera.
7. Animaliak eta tresneria: Bahitutako tresnak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan daude, eta suntsituko dira, legeak debekatzen baitu halakoak edukitzea, martxoaren 5eko 2/93 Foru Legearen 103.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.
Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita seian.-Instruktorea, Iván Razquin Tarazona.
Iragarkiaren kodea: A0210099