I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
FORU AGINDUA, 2002ko irailaren 27koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nafarroako Nekazaritza Ganbararako 2002ko hauteskundeetako behin betiko hautesleen erroldan zuzenketak egiten dituena.
2002ko abuztuaren 16an Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emandako Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Nekazaritza Ganbararako 2002ko hauteskundeetako behin betiko hautesleen errolda onetsi zen.
Behin betiko errolda horretan bildu ziren Nafarroako Nekazaritza Ganbararako 2002ko hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea duten hautesle guztiak.
Hautesleak udalerri bati atxikirik ageri ziren beren helbidearen arabera. Behin betiko erroldan lau hauteslek helbidea Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo dutela eta, beraz, inolako udalerritan sartuta ez daudela oharturik, bidezkoa da behin betiko hautesleen errolda zuzentzea, Nafarroatik kanpo bizi direnak baztertzeko. Izan ere, nekazaritzako hautesleen errolda osatuko dute soilik helbidea Nafarroako udalerri batean dutenek, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 31. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, Lege horrek zuzenbideko arau osagarri gisa jokatuko baitu Nafarroako Nekazaritza Ganbararako hauteskundeetan.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz,
AGINDU DUT:
1. Nafarroako Nekazaritza Ganbararako 2002ko hauteskundeetako behin betiko hautesleen errolda zuzentzea eta ondoko pertsonak baztertzea, helbidea Nafarroatik kanpo baitute:
María Carmen Inchausti Lizarraga andrea, NANa 72.569.857, helbidea Aizkoetagoenan, Seguran (Gipuzkoa) duena.
Jesús Javier Remón Ferrer jauna, NANa 29.098.672, helbidea Sofuentesko Rey Fernando kalean, 30 (Zaragoza) duena.
Manuel Rojas Pérez jauna, NANa 16.495.837, helbidea Soriako errepidean, Errioxako Lardero herrian duena.
José Luis Serrano Ijal jauna, NANa 73.059.506, Casetasko Galicia kalean (Zaragoza) duena.
2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedatutakoaren arabera.
3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesatuek jakin dezaten. Halaber, interesatuei eta Nekazaritzako Hauteskunde Batzordeko kideei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita zazpian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.
Iragarkiaren kodea: a0210760