126. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1602/2002 EBAZPENA, irailaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, jaioberriak eramateko inkubagailu bat Bideko Ama Birjina ospitalerako erosteko gastua baimentzen duena (OB10/2002 lehiaketa).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du jaioberriak eramateko inkubagailu bat erosteko Bideko Ama Birjina ospitalerako(OB10/2002 lehiaketa).

Kontratuaren xedea: Jaioberriak eramateko inkubagailu bat erostea Bideko Ama Birjina ospitalerako (OB10/2002 lehiaketa).

Adjudikazio modua: lehiaketa, prozedura irekia, presako espedientea.

Lehiaketaren aurrekontua: 50.000 euro.

Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguan ageri dena.

Proposamenen aurkezpena: lehiaketaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamahiru egun naturaleko epean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39; 31008 Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: epea amaitu ondoko hamabigarren eguneko 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egoitzan (Irunlarrea kalea, 39, 31008 Iruña).

Administrazio klausula partikularren plegua eta baldintza teknikoak lizitatzaileen eskura daude interneteko gune honetan: http://www.cfnavarra.es/sns-o/concursos, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39), 948-428800 telefonoa, 428894 faxa.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita hiruan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0210635