126. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, abuztuaren 19ko 188/2002 Foru Dekretuarena. Haren bidez, zerga gaietako dirusarrera bidegabeak nola itzuli eta tributupekoen tributu jardunen gaineko zuzenketa eskaerak, inpugnazioak eta eztabaidak arautzen ziren.

Abuztuaren 19ko 188/2002 Foru Dekretuaren bidez zerga gaietako dirusarrera bidegabeak nola itzuli eta tributupekoen tributu jardunen gaineko zuzenketa eskaerak, inpugnazioak eta eztabaidak arautu ziren. Argitaratu 2002ko irailaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean egin zen, 110. zenbakian hain zuzen. Testuan akats bat dagoela oharturik, hona hemen argitaratu beharreko zuzenketa:

8046. orrialdeko bigarren zutabean, 3. artikuluan, honela dioen lekuan: "... aurreko artikuluko 3. atalean...", honela esan behar du "... aurreko artikuluko 4. atalean..."

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamahiruan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0210010