III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
02-0045 gora jotzeko errekurtsoa. Legearen araberako jakinarazpena, aurkitu gabeko interesatuentzat
Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2002ko maiatzaren 17an, ebazpen hau eman zuen:
"Juan Ormaechea Bello jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Nafarroako Administrazio Auzitegian, osoko bilkurak 2001-IX-15an hartu erabakiaren aurka. Erabaki hori Arrotxapeako P-9 A poligonoaren birzatiketaren ondorioz ukitutako lokala alokatzeko eskubidea iraungitzeagatik jaso beharreko kalte-ordainaren zenbatekoari buruzkoa zen. Errekurtso horri buruzko idazkia eta agiriak jasota, ebatzi dut:
1.-Aipatu Auzitegiari igortzea errekurtsoaren gaineko udal espedientearen kopia, ebazpen honen hirugarren puntuan epea emateko aipatzen diren jakinarazpenak eta guzti.
2.-Aurkeztutako errekurtsoaren gaineko udal txostena edo alegazioak onestea, aurreko puntuan aipatu agiriekin batean igortzeko.
3.-Espedientean ageri diren interesatuei ebazpen hau jakinaraztea, eta hamar egun balioduneko epea ematea Auzitegira ager daitezen".
Espedientean agertzen diren interesatuak:
Francisco Tarifa García jauna
Gestiones y Desinversiones Patrimoniales, S.L.
José Tarifa García jauna
María Rosa Tarifa Alcalde andrea eta Inés Berasáin Aizpeurrutia andrea
Nilda María Delia Larrión Azurmendi andrea
Pedro Costanilla Aldaz jauna
María Manuela Figueiredo Flores Serra andrea, Manuel Antonio Ferreira jauna ordezkatuz
Jesús Idoate Aramendía jauna
Begoña Ilzarbe Ibargaray andrea
María Josefa Larrea Fernández andrea
Bonifacia Olave Paternáin andrea
Margarita Lorenza Pascual andrea
Jesús Bernardo Zabalza Larrea jauna
Juan Luis Martínez Zabala jauna
Narciso Navascués Sigler jauna, Tomás Navascués Sigler jauna eta Elvira Navascués Saralegui andrea
José Jiménez Jiménez jauna
Jesús Sánchez jauna
Gervasio Roncal Saenz jauna
Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamahiruan. Jarduneko alkatea, María Kutz Peironcely.
Iragarkiaren kodea: A0210039