123. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Berriozarko Udalaren 2002ko plantilla organikoko aldaketa

Udal honek, 2000ko maiatzaren 1ean egin osoko bilkuran, besteak beste, erabaki hau hartu zuen, Ogasun, Langileria eta Enplegu Batzordeak proposaturik:

Berriozarko Udalak Juan Carlos Muguerza Santos jaunarekin sinatua du 4 urteko epean kontratua bertan behera uzteko itun bat.

Itunaren bigarren klausularen arabera, Muguerza jaunak sei hilabete aurretik jakinarazi behar du Udaleko goi- mailako arkitektoaren lanpostura itzultzeko asmoa.

Horiek horrela, eta Juan Carlos Muguerza Santos jaunaren idazkia ikusirik, bertan jakinarazten baitio Udalari lanpostura itzultzeko asmorik ez duela, kontratua bertan behera uzteko itunaren epea bukatutakoan.

Bestetik, Berriozarko Udalak Joaquín Aldaz Vergara jaunari (udaltzaina) hiru urteko eszedentzia berezia eman zion, gaixo zuen senide bat zaintzeko.

Kontuan hartuz, eszedentzia bereziaren xedea desagerturik, funtzionarioa ez dela lanpostura itzuli erregelamenduzko hogeita hamar eguneko epearen barnean, eta orobat, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Testu Bategineko 10 d) artikuluan ezarritako beharkizunak betetzen direla, erabaki da:

Lehenbizi.-Goi-mailako arkitektoaren (034 zenbakia) eta udaltzainaren (027 zenbakia) lanpostuak hutsik daudela deklaratzea.

Bigarren.-Joaquín Aldaz Vergara jaunaren funtzionario izaera iraungitzat deklaratzea.

Hirugarren.-Biei emandako zerbitzuak eskertzea.

Laugarren.-Espedientea jendaurrean jartzea hamabost egun balioduneko epean, indarrean diren legezko xedapenetan ezarritakoari jarraituz.

Berriozarren, bi mila eta biko irailaren bederatzian. Jarduneko alkatea, Santos Munárriz Romeo.

Iragarkiaren kodea: A0210038