123. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R G U E D A S

Aurrekontuko aldaketak

Udal honek, 2002ko irailaren 13an egin osoko bilkuran, aurrekontuko aldaketa batzuk onetsi zituen, guztira, 214.312,39 euro egiten dutenak; kreditu gerakinak sartzeagatik dira.

Espediente hori jendaurrean egonen da Udalaren idazkaritzan, hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta, nahi izanez gero, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Arguedasen, bi mila eta biko irailaren hamaseian. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: A0210034