123. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

I R A G A R K I A

Honen bidez jakinarazten da Tuterako Udalak jaso duela Udalaren hilerriko hilobi baten gaineko kontzesio administratiborako idazkia, ondoko datu hauekin bat:

Espedientearen zenbakia (sarrera eta data): 9046, 2002ko irailaren 3koa.

Eskaeraren lekua eta data: Tutera, 2002ko irailaren 3a.

Eskatzailea: Margarita Farre Lasheras andrea.

Udalaren zein bulegotan tramitatua: Antolaketa eta Langileria. Zerbitzu Orokorrak. Herriko Etxea. Plaza Vieja, 1-behea.

Panteoi/horma-hobiaren zenbakia: 2-bis hilobia.

Kokapena: zati berrian, ezkerraldean.

Liburua: 9.

Egungo titularrak: María del Carmen Lasheras de Jorge andrea.

Titular izan nahi dutenak: Margarita Farre Lasheras andrea.

Eskaerari erantsitako agiriak. Fotokopiak: bere ahizpa Carmen andrearen seme-alaben ukoa. Fotokopiak: titularraren heriotzarena eta eskatzailearen NANarena.

Eskaeraren xedea: titulartasunaren aldaketa.

Pertsona fisiko eta juridikoek espedientea aztertu nahi izanez gero, horrela egin ahalko dute, Zerbitzu Orokorretako bulegoetan, beheko solairuan, jendaurrean baitago espediente hori, eta orobat, alegazioak egin ahalko dituzte eta espedienteari eransteko dokumentuak edo beste zernahi ekarri, beren ustez espedientearekin bat heldu badira, edo erantsi beharrekoak edo aintzat hartu beharrekoak badira. Horretarako hilabeteko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta Tuterako Herriko Etxeko Erregistro Orokorrera bidali beharko dituzte, Plaza Vieja, 1 zk.ra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta biko irailaren hamaikan. Zinegotzi delegatua, Pedro José González Felipe.

Iragarkiaren kodea: A0210028