123. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E A T X E

Leatxeko Udalaren 2002ko aurrekontu orokor eta bakarraren behin betiko onespena

Leatxeko Udalak, 2002ko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2002ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta 2002ko aurrekontuan sartu beharreko aldaketak, inbertsioetarako, diruzaintzako gerakinaren kontura.

2002ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 29koan, argitara eman zen iragarkian aipatzen zen hasierako onespena jendaurrera atera zela eta alegazio nahiz erreklamazioetarako epea ireki zela.

Ezarritako epea iragan baita inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu aurrekontua behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 216. artikuluan 202. artikuluaren gainean xedatutakoari jarraikiz.

Hona hemen behin betikoz onetsi den aurrekontua:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua. Zuzeneko zergak: 6.822,55 euro.

2. kapitulua. Zeharkako zergak: 3.906,58 euro.

3. kapitulua. Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 2.222,03 euro.

4. kapitulua. Transferentzia arruntak: 10.743,94 euro.

5. kapitulua. Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 15.131,34 euro.

6. kapitulua. Inbertsio errealak besterentzea: 0.

7. kapitulua. Kapital transferentziak: 8.089,62 euro.

8. kapitulua. Finantza-aktiboak: 0.

9. kapitulua. Finantza-pasiboak: 0.

Dirusarrerak, guztira: 46.916,06 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua. Langileen lansariak: 3.070,16 euro.

2. kapitulua. Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 17.541,71 euro.

3. kapitulua. Finantza-gastuak: 4.062,40 euro.

4. kapitulua. Transferentzia arruntak: 4.563,67 euro.

6. kapitulua. Inbertsio errealak: 9.364,12 euro.

7. kapitulua. Kapital-transferentziak: 300,51 euro.

9. kapitulua. Finantza-pasiboak: 8.013,49 euro.

Gastuak, guztira: 46.916,06 euro.

2002ko aurrekontuan egin beharreko behin betiko aldaketak, inbertsioetarako, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura, honako hauek dira:

-Aurrekontuko 1. aldaketa:

Gastuak: VI. kapituluan, inbertsioei buruzkoan, kontusail bat sortu da, "Bideak hobetzea" izeneko 1-432-689 kontusaila, 3.906,58 eurorekin.

Dirusarrerak: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako, 3.906,58 euro.

-Aurrekontuko 2. aldaketa:

Gastuak: VI. kapituluan, inbertsioei buruzkoan, kontusail bat sortu da, "Argiteria publikoa hobetzea" izeneko 1-432-623 kontusaila, 3.005,06 eurorekin.

Dirusarrerak: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako, 3.005,06 euro.

-Aurrekontuko 3. aldaketa:

Gastuak: "Maria Magdalenaren ermita egokitzea" izeneko 1-422-622 kontusailari 2.680,15 euro gehitu zaizkio.

Dirusarrerak: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako, 2.680,15 euro.

Leatxen, bi mila eta biko ekainaren hogeita lauan. Alkatea, Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: A0209930