III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O R K O I E N
Urbanizazio proiektua hasiera batez onetsirik
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen da Udalak, 2002ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, hau erabaki zuela:
1.-Hasiera batez onestea urbanizazio proiektua, Mendikur etxebizitzetarako lurzoru handipenari dagokiona, Konpentsazio Batzordeak sustatua eta Juan Pedro Egea Noain jaun arkitektoak prestatua.
2.-Espedientea jendaurrean uztea hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.
Proiektua Udaleko bulegoetan aztertu ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren nahi beste alegazio aurkeztu ere, jendea hartzeko orduetan.
Orkoienen, bi mila eta biko irailaren hamaikan. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.
Iragarkiaren kodea: A0209909