123. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Hirigintza Planeamenduko arau subsidiarioetako aldaketa hasiera batez onetsirik

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen da Udalak, 2002ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, hau erabaki zuela:

1.-Hasiera batez onestea arau subsidiarioetako aldaketa, hain zuzen ere 429B lurzatia hirilurzoru bihurtzeko eta industri erabilerarakoa den IM2 unitateari atxikitzeko. Aldaketa MpsaA, S. Coop. enpresak aurkeztu du eta Maite Apezteguia Elso andre arkitektoak prestatu eta dagokion Elkargoak 01.08.01ean ikus-onetsi. Udalak emandako txostenetan agertzen ziren ohartarazpenak barne daude.

2.-Espedientea jendaurrean uztea hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Proiektua Udaleko bulegoetan aztertu ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren nahi beste alegazio aurkeztu ere, jendea hartzeko orduetan.

Orkoienen, bi mila eta biko irailaren hamaikan. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0209908