123. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Birzatiketa proiektua hasiera batez onetsirik

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 159. artikuluan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen da Udalak, 2002ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, hau erabaki zuela:

1.-Hasiera batez onestea birzatiketa proiektua, Mendikur etxebizitzetarako lurzoru handipenari dagokiona, Konpentsazio Batzordeak sustatua eta Gestión Urbana Global, S.L.k prestatua.

2.-Ukitutako exekuzio unitatearen esparru osoan birzatiketa eta eraikuntza lizentzia gehiagorik ez ematea, proiektua behin betikoz onetsi arte.

3.-Espedientea jendaurrean uztea hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

4.-Ukitutako erregistro-jabe guztiei banan-banan jakinaraztea, aipatutako epean entzunaldia izan dezaten.

Proiektua Udaleko bulegoetan aztertu ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren nahi beste alegazio aurkeztu ere, jendea hartzeko orduetan.

Orkoienen, bi mila eta biko irailaren hamaikan. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0209907