III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
V I A N A
Arau subsidiarioetako aldaketen hasierako onespena
Vianako Udalak, 2002ko irailaren 5eko bilkura arruntean, ondotik osorik ematen den erabaki hau hartu zuen:
"Vianako arau subsidiarioetako AU-14 sektoreko aldaketa puntuala hasiera batez onestea erabaki da, lur horri industriarako hirilurzoruaren kalifikazioa emateko, Udala bera izanik sustatzailea".
Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115.2 artikuluak 127. artikuluari buruz dioena aplikatuz, interesatuek hilabeteko epea izan dezaten espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkezteko.
Vianan, bi mila eta biko irailaren seian. Jarduneko alkatea, Esperanzas Cariñanos Martínez.
Iragarkiaren kodea: A0209898