123. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I B I L T Z I E T A

Belar enkantea

Ibiltzietako Kontzejuak plegu itxien bidezko enkante publikorako deia iragartzen du 6.000 erregu inguru belar 4 urtez errentan emateko. Hasierako prezioa: 3.000 euro urtean.

Proposamenak Ibiltzietako Kontzejuko Aretoan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik hamabosgarren egun balioduneko goizeko hamarrak baino lehen. Ondotik, proposamenak irekiko dira.

Aditzera ematen da lurra alanbre-hesiz itxita dagoela eta badituela bai ura bai askak.

Gainerako baldintzak ikusgai daude Kontzejuko idazkaritzan.

Ibiltzietan, bi mila eta biko irailaren hamarrean. Kontzejuko burua, Pedro María Esandi Sanz.

Iragarkiaren kodea: A0209897