123. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R I S O A I N

E D I K T U A

Kontzejuak Zabalko kaleko (Del Pozo kale zaharreko) 1 eta 4 zenbakiei dagozkien hirilurretako zati bat desjabetzeko izapideak abiaraztea erabaki zuen 2002ko irailaren 12ko bilkuran.

Horrenbestez, desjabetzapen horrek ukitzen dituen lagunei dei egiten zaie ukituak direla adieraz dezaten eta, aldi berean, egoki juzgatzen dituzten agiriak aurkez ditzaten.

Agiriak aurkezteko hamabost egun balioduneko epea izanen dute, honako idazki hau Kontzejuko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Garisoainen, bi mila eta biko irailaren hamahiruan. Alkatea, Jose Xavier Iltzarbe.

Iragarkiaren kodea: A0209896