123. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Xehetasun azterlana behin betiko onetsita

Villafrancako Udalak, 2002ko irailaren 4an egin osoko bilkura berezi eta presakoan, besteak beste, erabaki zuen behin betiko onestea Villafrancako Udalak herriko Arau Subsidiarioetako UO-34-B unitatean (Bajo el Arco kalea) sustatu duen xehetasun azterlana. Orobat, agindu zuen erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzeko.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritako ondorioak sor ditzan.

Villafrancan, bi mila eta biko irailaren seian. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: A0209867