III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
E R R I B E R R I
E D I K T U A
Udal honek, bi mila eta biko irailaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Erriberriko hiri lurzoruko A.P.A.4-ko 3. azpieremuko xehetasun azterlana aldatzeko proiektua, Pemote,S.L.k sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraituz, jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Erriberrin, bi mila eta biko irailaren hamarrean. Alkate udalburua, María Carmen Ochoa Canela.
Iragarkiaren kodea: A0209863