123. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Sanduzelaiko B.B.P.B.ko VI, U.O."D" unitatea birzatitzeko proiektua zuzendurik

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2002ko irailaren 3an, ebazpen hau eman zuen:

"Espedienteko dokumentazioa ikusirik eta hartan jasotako txostenekin bat, ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Sanduzelaiko B.B.P.B.ko VI, U.O."D" unitatea birzatitzeko proiektuaren zuzenketa hasiera batean onestea, ondotik ematen diren atalei jarraikiz:

1. Koordenaden 14. planoa: U.T.M. koordenadei dagokien planoa, birzatitzeko proiektuan 14 zenbakiaz seinalaturik baitago, ebazpen honi eransten zaionak ordezkatuko du.

2. Ezetsi da Francisco Muñoz Torrano jaunak Electricidad Canal, S.L. ordezkatuz Fleming doktorea karrikako 13ko higiezinaren eta eraikuntzaren balorazioaz paratutako berraztertzeko errekurtsoa, izan ere justifikatzen duen balorazioa higiezinak etxebizitzen merkatuan izan lezakeen balioari dagokio, eta horrek ez du deus ikustekorik birzatiketak egiterakoan erabiltzen diren balorazio irizpideekin. Gainera, lekualdatze gastuetan eskatzen duen % 50eko gorakadak ez du justifikaziorik. Hortaz, birzatiketaren espedientean jaso diren irizpideak gailendu behar dira, eskubidearen araberakoak baitira.

3. Ezetsi da Jesús Francisco Antoñanzas Aranguren jaunak Suministros Eléctricos Gabyl, S.A. ordezkatuz paratu duen berraztertzeko errekurtsoa; izan ere:

a) Ekarritako azalerari dagokionez, errekurtso egileak 931,36 metro karratukoa jotzen baitu eta espedienteak, berriz, 867,36 metro karratukoa; delako azalera honen etorkia hau da:

-Erregistroko 13962. lurzatia: % 82ko partea du eraikuntzak okupatutako orubearen gainean, eta eraikuntzak okupatutako orubearen azalera 648 metro karratukoa denez, horren ondoriozko azalera osoa 531,36 metro karratukoa da;

-Erregistroko 19122. lurzatia: % 84ko partea du eraikuntzak okupatutako orubearen gainean, eta eraikuntzak okupatutako orubearen azalera 400 metro karratukoa denez, horren ondoriozko azalera 336 metro karratukoa da.

-Hori guztia ukatu gabe ulertu behar dela, errekurtso egileak dioen bezala, Hirigintzako Kudeaketaren gaineko Erregelamenduaren 103. artikuluari jarraikiz, errealitate fisikoa eta juridikoa bat heldu ez direnean, kasu honetan aldea ia-ia hutsaren hurrengoa izateaz landa, ez dela ahantzi behar errealitate fisiko horren gainean errekurtso egileak bere dituen ehunekoak aplikatu behar direla.

b) Fleming doktorea karrikako 13ko higiezina eta eraikuntza lekualdatzeagatik emandako kalteordainaren balorazioaz agertzen duen destadostasunari dagokionez, garbi dagoenez azalera ez dagoela erabat okupatua, ezta garaieran ere, horiei eutsiko zaie zuzen baloraturik baitaude espedientean kontzeptu hauek: muntaia, desmuntaia, lekualdatzea eta kalteordaina bezeroak galtzeagatik.

4. Ezetsi da Francisco Irigoyen Galarza jaunak eraikuntzaren balorazioaz paratutako errekurtsoa, izan ere higiezinen jabetzako agente batek eginik aurkeztu duen balorazioak ez du deus ikustekorik birzatiketak egiterakoan erabiltzen diren balorazio irizpideekin eta, bistan denez, kontuan hartu beharra dago eraikina antolamendutik kanpora dagoela eta balorazioa birjarpen balio zuzenduan oinarritua egin behar dela, antzinatasun mailari eta kontserbazio egoerari begiratuz. Hortaz, birzatiketaren espedientean jaso diren irizpideak gailendu behar dira, eskubidearen araberakoak baitira.

5. Ezetsi da Vicente Alvira Irigoyen jaunak eraikuntzaren balorazioaz paratutako errekurtsoa, izan ere higiezinen jabetzako agente batek eginik aurkeztu duen balorazioak ez du deus ikustekorik birzatiketak egiterakoan erabiltzen diren balorazio irizpideekin eta, bistan denez, kontuan hartu beharra dago eraikina antolamendutik kanpora dagoela eta balorazioa birjarpen balio zuzenduan oinarritua egin behar dela, antzinatasun mailari eta kontserbazio egoerari begiratuz. Hortaz, birzatiketaren espedientean jaso diren irizpideak gailendu behar dira, eskubidearen araberakoak baitira. Kontuan hartu beharreko azalerari dagokionez, birzatiketaren espedientean agertzen denari eutsiko zaio, izan ere bai beheko solairua bai patioa, jabetza tituluekin bat, bertze jabe batenak dira, birzatiketaren proiektuak dioen bezalaxe.

6. Baietsi da Ela López Ezcurdia andreak birzatiketaren ondorioz iraungitzen den errentamendu harremanaren onarpenaz eta kalteordainaz paratu duen errekurtsoa. Kalteordaina honela zehaztuko da:

Urteko errenta eguneratua: 2.343,94 euro.

Urteko errenta kalkulatua: 1.126,86 euro.

Errenten arteko aldea: 1.217,09 euro.

10 urteko kapitalizazioa: 12.170,92 euro.

Gehi % 5eko saria, ukipenagatik: 12.779,47 euro.

Orobat, lekualdatze gastuengatik birzatiketak zehaztutako diru kopurua dagokio.

7. Ezetsi da Catalina Garrido Hernández andreak Alberto Da Cruz ordezkatuz haren jabetzaren balorazioarekin ez baitzegoen ados paratutako errekurtsoa, izan ere bere xedeen alde aurkeztutako txosten teknikoa indarra duen legerian erabiltzen diren irizpideekin bat etorriagatik ere, hutsaren hurrengo aldeak agertzen ditu espedienteko balorazioarekin birjarpen balioaz eta zenbatespen teknikoaren koefizienteaz den bezainbatean, eta eraikuntzaren egiazko egoera, haren antzinatasuna eta balorazioa zer uneri egokitu behar zaion kontuan harturik, eutsiko zaio birzatiketaren espedienteko balorazioari.

8. Ezetsi da Alegría Lacarra Luis sozietate zibilak eta bertze batzuek paratutako errekurtsoa, izan ere aski xehatutzat jotzen da haien aldeko kalteordainen balorazioa enpresa honek aurkeztutako alegazioa baiestean.

9. Baietsi da Miguel Goicoechea Mariezcurrena jaunak Construcciones G.M.E., S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz lurzatiketara ekarritako 1188, 1200, 1197, 1198 eta 1199. lurzatien titulartasun aldaketaz paratutako errekurtsoa, izan ere Jabetzaren Erregistroan inskiribaturik jasota dagoen titulartasun aldaketa aintzat hartu da birzatiketan, ekarritako finkari eta ondoriozko esleipenari dagokionez, 1093/1997 Errege Dekretuaren 14. artikuluari jarraikiz.

Horrenbertzez, aktan agertzen den titularraren ordez Construcciones G.M.E., S.L. agertu behar da katastroko 1188, 1200, 1197, 1198 eta 1199 lurzatiek osatutako lursailaren ekarle gisa, erosketa agiria delarik Rafael Unceta Morales notarioak 1999ko urtarrilaren 12an Iruñean eman zuen salerosketa eskritura, protokoloan 61 zenbakia duena.

Kargak: Iruñeko Udal Aurrezki Kutxaren aldeko hipotekak kargatua, ehun eta hogeita bortz milioi pezetako (751.265,13 euro) maileguaren itzulketaren berme gisa; mailegu hori ordaintzeko bi urteko korrituen ordainketa, hirugarrenen kaltetan, gehienez ere ehuneko hamahiruan finkatu baitira; bi urteko korrituen ordainketa, berandutzagatik, ehuneko hamazazpi eta erdian; hamabi milioi pezeta kostu eta gastu judizialetarako, eta berrehun eta berrogeita hamar mila pezeta gastu extrajudizialetarako, horrela behar badu, hala nola hipotekatutako ondasunaren edo ondasunen gaineko aseguru primak, komunitatearen gastuetarako ordainketak jabetza horizontaleko araubidearen ariora, hipotekaren gaineko lehentasuneko ukipenak diren tributuak ordaintzeko aurrekinak, baita bertze edozein, bermearen kontserbazio eta eraginkortasunari hertsiki loturik badaude.

Orobat, finkagatik Gainbalioaren gaineko zerga ordaindu beharra dago, 3. eta 4. inskripzioetako albo-oharren ariora, eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zerga ere ordaindu beharra dago, 5. inskripzioko albo-oharraren ariora"

Gelditzen den 5.2 lurzatia, beraz, Construcciones G.M.E., S.L. enpresari esleitu zaio, eta birzatitzeko proiektuaren aktan agertzen diren ukipenez landa, karga hauek izanen ditu:

"Ekarritako finkaren gaineko hipoteka hau bereganatuko du esleipen hartzaileak: Iruñeko Udal Aurrezki Kutxaren aldekoa, ehun eta hogeita bortz milioi pezetako (751.265,13 euro) maileguaren itzulketaren berme gisa; mailegu hori ordaintzeko bi urteko korrituen ordainketa, hirugarrenen kaltetan, gehienez ere ehuneko hamahiruan finkatu baitira; bi urteko korrituen ordainketa, berandutzagatik, ehuneko hamazazpi eta erdian; hamabi milioi pezeta kostu eta gastu judizialetarako, eta berrehun eta berrogeita hamar mila pezeta gastu extrajudizialetarako, horrela behar badu, hala nola hipotekatutako ondasunaren edo ondasunen gaineko aseguru primak, komunitatearen gastuetarako ordainketak jabetza horizontaleko araubidearen ariora, hipotekaren gaineko lehentasuneko ukipenak diren tributuak ordaintzeko aurrekinak, baita bertze edozein, bermearen kontserbazio eta eraginkortasunari hertsiki loturik badaude.

Gainbalioaren gaineko zergaren ordainketa bereganatuko du esleipen hartzaileak, jabariaren azken inskripzioko albo-oharraren ariora.

Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zergaren ordainketa bereganatuko du esleipen hartzaileak, zer finkatitik heldu den, haren 5. inskripzioko albo-oharraren ariora."

10. Akats material hauek zuzendu dira:

-4.1 lurzatiaren esleipena titular hauen artean eginen da, zehazten diren parteetan:

"Suministros Eléctricos Gabyl, S.A., % 39,6943

Juan José Uriz Goñi jauna, % 2,30055

Santiago Sanagustin jauna eta María Jesús Ecay Iturburu andrea, % 2,30055

Carmelo Uriz Goñi jauna eta María Concepción Elizondo Ros andrea, % 2,2990

Máximo Jesús Martínez Viana jauna eta Gregoria Ecay Iturburu andrea, % 0,7669

Pablo García López jauna eta Ana María Ecay Iturburu andrea, % 1,5323

Justa Larrea Villanueva andrea, % 3,7730

Banco Guipuzcoano, S.A., % 5,9494

Francisco Irigoyen Galarza jauna, % 2,4323

Iluminada Irigoyen Galarza andrea, % 2,4323

Alfredo Martincorena López jauna eta Inés Bermejo Pollo andrea, % 3,3623

José López Gutiérrez jauna eta María Angeles Ruiz López andrea, % 5,0912

Construcciones Donázar, S.L., % 19,4554

María del Puy, María Aránzazu, María Rosario, María Teresa, María Pilar eta María Mercedes Muñoa Arguiñarena andreak, % 1,7218

Bernardino Gandul Igualador jauna, % 2,1529

Nicolás Jiménez Jiménez jauna eta María Cristina Hernández Echeverría andrea, % 1,7218

Antonio Alcalde Martín jauna eta Antonia Almendros Salas andrea, % 2,1529

Pedro Ruiz Burgos jauna eta María Paz González Benito andrea, % 0,8611

-6.2 lurzatiaren esleipena titular hauen artean eginen da, zehazten diren parteetan:

Basilia Monreal Azcárate andrea, % 36,5596

Rosa Garcés Mendive andrea, % 36,5596

María Isabel Garcés Asiáin andrea, % 4,0603

Elena Garcés Asian andrea, % 4,0603

María Luisa Garcés Larraga andrea, % 5,4150

José Antonio Garcés Larraga jauna, % 5,4150

Luis Vicente Garcés Larraga jauna, % 5,4150

Angel Tihista Aramendía jauna eta Juana María Jiménez Falcón andrea, % 2,5152

11. Aldatu da birzatiketaren behin-behineko likidazioaren kontua, erantsi behar baitzaio, batetik, Alkatetzaren 2002ko ekainaren 5eko ebazpenaren bidez onetsitako birzatiketa proiektuaren ondoriozko urbanizazio gastuen zenbateko osoa eta, bertzetik, ebazpen honen seigarren atalean aipatu den kalteordainaren ondoriozkoa. Horrenbertzez, osotara 9.313.564,57 euro dira. Horren ondorioz, zuzendu da birzatiketaren ondoriozko lurzatien behin-behineko saldoa, honela geldituko baitira kargaturik:

1.1 lurzatia. 1.1eko kargak: 317.268,26 euro.

1.2 lurzatia. 1.2ko kargak: 1.003.424,59 euro.

1.3 lurzatia. 1.3ko kargak: 324.960,71 euro.

1.4 lurzatia. 1.4ko kargak: 422.403,93 euro.

1.5 lurzatia. 1.5eko kargak: 564.109,95 euro.

2 lurzatia. 2.eko kargak: 1.002.698,50 euro.

3.1 lurzatia. 3.1eko kargak: 830.519,23 euro.

3.2 lurzatia. 3.2ko kargak: 315.715,86 euro.

3.3 lurzatia. 3.3ko kargak: 626.698,84 euro.

3.4-4.1 lurzatia. 3.4ko eta 4.1eko kargak (1.270.590,65 euro): 235.749,91 euro.

4.2 lurzatia. 4.2ko kargak: 685.833,18 euro.

4.3-5.1 lurzatia. 4.3ko eta 5.1eko kargak: 950.931,41 euro.

5.2 lurzatia. 5.2ko kargak: 801.639,29 euro.

6.1 lurzatia. 6.1eko kargak: 915.561,66 euro.

6.2 lurzatia. 6.2ko kargak: 316.049,24 euro.

Kargak osotara: 9.313.564,57 euro.

Bigarrena.-Zuzenketa hau, gainera, Nafarroako Kutxa entitateari jakinarazi beharko zaio, Construcciones G.M.E.,S.L.k ekarritako finkaren gaineko hipoteka eskubidearen titularra den aldetik.

Hirugarrena.-Zuzenketa hau jendaurrean egonen da, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina."

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren bederatzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0209762