III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L E S A K A
Lehiaketa, tanatorioa kudeatzeko administrazioaren kontzesiorako
Udaleko osoko bilkurak 2002ko irailaren 6an hartu erabakiaren bitartez, lizitaziorako deia egiten da, Lesakako Udalak eraikiko duen tanatorioa kudeatzeko administrazioaren kontzesiorako. Baldintza orokorrak:
Kontratuaren xedea: Lesakako Udalak eraikiko duen tanatorioa kudeatzea.
Adjudikatzeko modua: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa.
Behin-behineko bermea: 5.000 euro.
Proposamenak aurkezteko: eskaintzak aurkezteko hilabeteko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Proposamenak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, epearen azken eguneko eguerdiko ordu bata arte. Egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da.
Baldintzen plegua: interesatuen eskura dago Lesakako Udalean (Plaza zaharra, 1).
Proposamenak irekitzea: eskaintzak jendaurrean irekiko dira Herriko Etxean, Mahaia eratzen den eguneko eguerdiko hamabietan, hau da, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta bigarren egun baliodunean.
Lesakan, bi mila eta biko irailaren hemeretzian. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza.
Iragarkiaren kodea: A0210480