123. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R I N

Leringo Udaleko administrari laguntzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiaren izendapen proposamena

Ikusirik, Leringo Udaleko administrari laguntzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak luzatutako izendapen proposamena, deialdiaren 9.3 oinarrian ezarritakoa betetzeko, argitara ematen da.

Ikusirik, gainditu dutenen zerrenda, deialdiaren baldintzen 9.3 atalean ezarritakoari jarraituz, epaimahai honek aho batez erabaki du Martínez Solano Raquel andrearen aldeko izendapen proposamena luzatzea Leringo Udalaren osoko bilkurari.

Proposatutako izangaiak deialdiaren 10.1 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko ditu 30 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Lerinen, bi mila eta biko irailaren hogeita lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0210479