III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ZARAITZUKO BATZARRE NAGUSIA
Oihan enkantea
Batzarre honek, behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, plegu itxiaren bidez, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:
2002ko plana
% 10 merkeago:
Irati mendia:
Bigarren lotea. Urtxuria alderdia. Honela osatua: 1.356 pago, 1.391 m3 zur egiten dutenak, 3.365 pago, 921 m3 egur egiten dutenak, 576 izei, 1.331 m3 zur egiten dutenak, eta 21 ler gorri, 33 m3 zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 88.753,02 euro.
Hirugarren lotea. Malgorra alderdia. Honela osatua: 1.117 pago, 924 m3 zur egiten dutenak, 3.252 pago, 932 m3 egur egiten dutenak, eta 52 izei, 101 m3 zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 29.829,99 euro.
Laugarren lotea. Errekandia alderdia, honela osatua: 1.820 izei, 3.186 m3 zur egiten dutenak, eta 2 pago, 2 m3 zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 112.051,21 euro.
2001eko plana
% 20 merkeago
Irati mendia:
Hirugarren lotea. San Fermin alderdian, 438 pago, 463 m3 zur egiten dutenak, 440 pago, 198 m3 egur egiten dutenak, eta 454 izei, 1.363 m3 zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 52.830,22 euro.
Bosgarren lotea. Goñiburu alderdian, 897 pago, 568 m3 zur egiten dutenak, 2.081 pago, 503 m3 egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 6.748,61 euro.
2000ko plana, Irati
Balorazio berria:
% 10 merkeago:
Laugarren lotea. Akerreria alderdia. Honela osatua: 1.458 pago, 1.395 m3 zur egiten dutenak, 1.148 pago, 338 m3 egur egiten dutenak, eta 123 izei, 159 m3 zur egiten dutenak. Lizitazioaren hasierako prezioa: 35.859,60 euro.
Hasierako prezioak % 10 eta % 20 merkatu dira, hurrenez hurren.
Proposamen ekonomikoak, enpresaren sailkapen agiria eta % 2ko fidantza jarri izanaren gordekinarekin batean, Zaraitzuko Batzarrearen idazkaritzan (Ezkaroze) aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen.
Proposamenak horren ondotik irekiko dira. Proposamenen bat aurkeztu bada azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako erakundeetariko baten erregistroan, Batzarreari adierazi beharko zaio, eskaintzak aurkezteko epea bukatu baino lehenago, fax edo posta bidez adierazi ere, eta horrela eginez gero baldintzen pleguan ezartzen den datan irekiko dira.
Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak idazkaritzan daude ikusgai.
Ezkarozen, bi mila eta biko irailaren hogeita lauan. Batzarreko burua, José Luis Carrica Narvaiz.
Iragarkiaren kodea: A0210477