I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak
244/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 23koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, Francisco Javier García Arribas jauna bitarte baterako izendatzen duena, Nafarroako Zerga Ogasuneko Ogasuna Kudeatzeko Zerbitzuko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Ataleko Informazioa Kudeatzeko Unitate Administratiboaren arduraduna izateko.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.
Bestalde, Nafarroako Zerga Ogasunaren estatutuak onesten dituen irailaren 13ko 353/1999 Foru Dekretuaren 49. artikuluaren arabera, beharrezkoak diren Bulegoak eta Unitate Administratiboak sor daitezke, eta azken horiek Bulegoen maila eta lansari osagarri berberak izanen dituzte.
Aipatu dekretuan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Zerga Ogasunaren egitura organikoa garatu da, eta horrekin batera ezarri da ezen Ogasuna Kudeatzeko Zerbitzuko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainen Atalari atxikirik sorturiko Unitate Administratiboetako burutzak bete ahalko dituztela, aukeran, Foru Administrazioko edo hari atxikiriko funtzionarioek nahiz Atal horri atxikiriko aldizkako langile finkoek, lan kontratudunek, hala aholkatzen baitute haietan egiten diren jarduerek eta haietako langileen ezaugarri juridikoek. Beraz, bidezko da Informazioa Kudeatzeko Unitate Administratiboa betetzea, Unitate hori sortzen duen Foru Aginduan finkatutakoari jarraikiz.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Francisco Javier García Arribas jauna, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainen Atalari atxikiriko aldizkako lan kontratudun langile finkoa dena, Nafarroako Zerga Ogasuneko Ogasuna Kudeatzeko Zerbitzuko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainen Ataleko Informazioa Kudeatzeko Unitate Administratiboaren arduradun izendatzea. Izendatuak lanpostuko osagarri bat izanen du, bere taldearen oinarrizko soldataren %10ekoa, hala agintzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen Enpresaz gaindiko Hitzarmen Kolektiboan.
Izendapenak ondorioak izanen ditu kontratatu gisa gaur egun egiten ari den zerbitzualdiak irauten duen bitartean eta, hortaz, bukatzen denean, kargua utziko du.
2. Foru Agindu hau interesatuari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira, idazkari teknikoari eta Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainen Ataleko buruari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita hiruan.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes.
Iragarkiaren kodea: A0209627