123. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

2002ko aurrekontu arrunta hasiera batez onetsita

Baztango Udalak, 2002ko irailaren 20an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen Udal honen eta haren menpeko erakundeen, hots, Baztango Udal Ikastolaren eta Francisco Joaquín de Iriarte Zahar eta Jubilatuen Egoitzaren, 2002ko aurrekontu arrunta eta hura betearazteko oinarriak.

Hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan ezarritakoari jarraituz, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean, espedientea ikusgai egonen da Udaleko idazkaritzan, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Baztanen, bi mila eta biko irailaren hogeita bostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0210476