III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A U R I T Z
Lursaila salgai
Aurizko Udalak, 2002ko irailaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen plegu itxien bidezko enkante publikoa egitea, ondoko lursail hau saltzeko:
Kanaleburua alderdian dagoen orubea, hiri lurzoruaren berrantolamenduko 22. lurzatiko hiri lurzorua. Azalera: 500 metro karratu. Mugak: iparraldetik, Hirilurreko Ondasunen Katastroko 5. poligonoko 55 A lurzatia, Severina eta María Cruz Dufur Notari andreena; hegoaldetik, eremu publikoa; ekialdetik, aipatu urbanizazioko 23. lurzatia; mendebaldetik, 21. lurzatia, Gregorio Martínez Iturri jaunarena. Hasierako prezioa: 36.500 euro.
Interesatuek Aurizko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dituzte eskaintzak (Udaletxeko plaza, 1-1.a, Auritz), iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, hogeigarren eguneko 13:00ak baino lehen.
Adjudikazioa aipatu egun horretatik kontatzen hasita hamar eguneko epean eginen da, iragarki oholean zehaztuko diren tokian, egunean eta orduan.
Auritzen, bi mila eta biko irailaren hemeretzian. Alkatea, José Ignacio Dufur Oharriz.
PROPOSAMEN EREDUA
Izen-abizenak: ..............., adinez nagusia, helbidea (kalea, zk.a, pisua, herria, probintzia): ..............., NAN zk.a: ............, telefono zk.a: ...........,
Jakinik enkante publikoa eginen dela Aurizko Udalaren 500 metro karratuko lurzatia saltzeko, .......... (letraz eta zenbakiz) ........... euro eskaintzen ditut, baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituz.
(Tokia eta eguna)
Iragarkiaren kodea: A0210475