III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A U R I T Z
Udalaren frontoia eta taberna alogeran
Aurizko Udalak erabaki du lehiaketa bidez adjudikatzea Aurizko udal frontoiaren, hari erantsitako instalazioen eta tabernaren alogera, zortzi urterako.
Interesatuek Aurizko Udaleko erregistro orokorrean (Udaletxeko plaza, 1-1.a, Auritz) aurkeztuko dituzte eskaintzak, baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituz, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hamahirugarren egun naturaleko 13:00ak baino lehen.
Adjudikazioa egun horretatik hasita 5 eguneko epean eginen da, iragarki oholean zehaztuko diren tokian, egunean eta orduan.
Auritzen, bi mila eta biko irailaren hemeretzian. Alkatea, sinadura ulertezina.
PROPOSAMEN EREDUA
Izen-abizenak: ............, adinez nagusia, helbidea (kalea, zk.a, pisua, herria eta probintzia): .............., NAN zk.a: .........., telefono zk.a: .............
Jakinik udal frontoia, hari erantsitako instalazioak eta taberna 8 urtez alokatzeko lehiaketa eginen dela, ........... (letraz eta zenbakiz) ........... euro eskaintzen ditut urteko, baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituz.
(Tokia eta eguna)
Iragarkiaren kodea: A0210474