123. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

2002. ekitaldiko aurrekontuari eginiko aldaketen espedientea behin betiko onetsita. Iragarkia

Udalak, aurtengo ekainaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2002ko ekitaldiko aurrekontuari eginiko aldaketen espedientea, eta jendaurrean egon zen hamabost egun balioduneko epean, iragarkia 2002ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 28koan, eta Udalaren oholean argitaratu ondotik, epe horretan herritarrek eta interesa zutenek hura aztertu eta bidezko erreklamazioak egin zitzaten. Horrelakorik aurkeztu ez denez, horrenbestez, espedientea behin betiko onetsita gelditu da.

Zizur Nagusian, bi mila eta biko irailaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: A0210395