III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ZIZUR NAGUSIA
Zizur Nagusiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko G-3 unitateko 1. etxesailaren xehetasun azterlana hasiera batez onetsita
Zizur Nagusiko Gobernu Batzordeak, 2002ko irailaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Zizur Nagusiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko G-3 unitateko 1. etxesailaren xehetasun azterlana, Juan Eceolaza Villanueva jaunak sustatua, Promociones Amaya, S.L. ordezkatuz. Orobat, erabaki zuen jendaurrean jartzea hamabost egunetarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Xehetasun azterlana Udaleko idazkaritzan azter daiteke eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkeztu, jendearendako harrera orduetan.
Zizur Nagusian, bi mila eta biko irailaren hogeian. Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.
Iragarkiaren kodea: A0210394