III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
U H A R T E
Done Jakue bidea, Atondoko Behatokia, Gaztelu-Gotorlekua lehengoratzeko eta Oihana mendia egokiro mantentzeko proiektuaren exekuzioa, Uharten (Nafarroa)
Prozedura eta esleitzeko modua: prozedura irekia eta lehiaketaren bidez.
Pleguaren xedea: Done Jakue bidea, Atondoko Behatokia, Gaztelu-Gotorlekua lehengoratzeko eta Oihana mendia egokiro mantentzeko proiektuko obrak egitea, Uharten (Nafarroa).
Aurrekontua: 177.096,32 euro, gastu orokorrak, industri mozkina eta BEZa barne.
Proposamenak aurkeztea: 26 egun naturaletan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Udal bulegoetan aurkeztuko dira proposamenak, San Juan plaza, 1, goizeko bederatzi eta erdietatik arratsaldeko ordu biak arte. Azken eguna larunbata bada, epea hurrengo astelehenean bukatuko da.
Baldintza administratiboen plegua: Uharteko Udalaren bulegoan lortzen ahal da, eta haren kopiak, berriz, Rubio paperdendan, Bergamín, 10, Iruña.
Uharten, bi mila eta biko irailaren hogeita seian. Alkatea, José Iriguíbel López.
Iragarkiaren kodea: A0210406