123. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A R R A G A

Hirigintzako hitzarmena

Larragako Udalak, 2002ko irailaren 17an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Promociones Ardobi, S.C. enpresarekiko hirigintza hitzarmena (enpresa Zizur Nagusiko Sario kaleko 2an dago), Larraga aldeko lehorreko lurzatien berrantolamenduko 25. poligonoko 838, 839, 840, 841, 842, 843 eta 844. lurzatiak garatzeko, sustatzen duen Udal Planeko aldaketarekin bat, industri lurzoru urbanizagarri kalifikazioa nahi baitu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 141.1 artikuluan xedatua betetzeko, aipatu hitzarmena jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, epe horretan alegazioak aurkez daitezen.

Larragan, bi mila eta biko irailaren hemeretzian. Alkate udalburua, Jesús García García.

Iragarkiaren kodea: A0210239