123. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Hasiera bateko onespena. Mutiloagoitiko Santxiki sektoreko Konpentsazio Batzordearen Estatutuak

Aranguren ibarreko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman du 2002ko irailaren 17an:

Ikusirik Mutiloagoitiko Santxiki sektoreko Konpentsazio Batzordearen Estatutuen proiektua, Aranguren ibarreko Arau Subsidiarioetako 19 zenbakidun aldaketaren mugapenari baitagokio.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 156. artikuluan eta apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretuaz onetsitako aipatutako Lege horren Erregelamenduko 71. artikuluan xedatua kontuan izanik,

Hau ebatzi dut:

1. Hasiera batez onestea Mutiloagoitiko Santxiki sektoreko Konpentsazio Batzordearen Estatutuen proiektua, Aranguren ibarreko Arau Subsidiarioetako 19 zenbakidun aldaketaren mugapenari baitagokio.

2. Proiektu hori jendaurrean egonen da iragarkia paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki-oholean, hamabost egunetan.

3. Erregistroan aipatzen diren jabeei ebazpen hau jakinaraztea, entzunaldia emateko, aurreko puntuan aipatutako epean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozeinek bidezko juzgatzen dituen alegazioak egin ditzan, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 156. artikuluan xedatuarekin bat.

Mutiloan, bi mila eta biko irailaren hemezortzian. Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0210237