I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Xabier aldeko Lurzati Berrantolamenduari buruzko behin betiko Erabakiaren onespena aditzera emateko.
Xabier aldeko Lurzati Berrantolamenduan interesatuak direnei, horren onura publikoa apirilaren 29ko 186/96 Foru Dekretuaren bidez deklaratu eta urriaren 26ko 315/98 Foru Dekretuaren bidez aldatu baitzen, adierazten zaie:
Lehena: Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak 2002ko irailaren 3an eman Ebazpenaren bidez, Xabier aldeko Lurzati Berrantolamenduari buruzko behin betiko erabakia onetsi zen, behin-behineko Erabakian taxuzko aldaketak egin ondoren. Aldaketa horiek 1994ko abenduaren 9ko Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko Foru Legeak bere 43. artikuluan zehaztutakoari jarraikiz eginiko inkestaren ondorioz sartu ziren. Halaber, Erabakia argitara ematea erabaki zen, aipatu Legearen 43. artikuluak ezarritakoari jarraikiz.
Bigarrena: Lurzati Berrantolamendua egiteko behin betiko Erabakia jendaurrean paratuko da Xabierko udaletxean, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Hirugarrena: hilabeteko epe horretan gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Nafarroako Gobernuari zuzendua, nork bere izenean edo beste batek ordezkatuta. Idazkian helbide bat adieraziko da beharrezko diren jakinarazpenak egiteko. Ohartarazten da lurzati berrantolamenduari buruzko Erabakiaren aurka bidezko dela errekurtsoa aurkeztea, baina bakarrik oinarriekin bat ez badator edo egiteko aginduriko formalitateak hautsi badira, aipatu Legearen 109. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren bostean.-Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Jesús María Echeverría Azcona.
Iragarkiaren kodea: A0209796