I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.
Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2002ko irailaren 24ko 9:00etan, "Asociación de Mujeres Empresarias y Directivas de Navarra. AMEDNA/NEEZE" izeneko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroa da, eta dagokion lanbide eremuak aipatu eginkizunetan jardun eta libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten emakume enpresaburuak hartzen ditu.
Eraketa aktaren bi sinatzaileak hauek dira: Laura Alba Cuadrado eta Mª Victoria Vidaurre Garcés andreak.
Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten. Interesatuek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta zortzi eguneko epean.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita bostean. Lan Zerbitzuko zuzendaria. José María Andueza Azcona.
Iragarkiaren kodea: A0210497