Iragarkia
123. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 11
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
HERRILAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA. Zehapen espedienteen ebazpenak.
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, ondoren adierazten diren garraio arloko zehapen ebazpenen aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak ebazten dituzten gobernu erabakiei buruzkoa. Beraz, aipatu legeko 59.5 artikuluak xedatua betetzen da ondoren.
Luis Lasierra Ferrer jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 3219/2000 Ebazpenaren aurka 2000ko azaroaren 23an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 230.000 pezetako isuna jarri zen (1.382,33 euro), 2000ko martxoaren 20an Trafikoko Goardia Zibilak N-232 errepideko 111,000 kilometroan L-2159-O ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: takografoa manipulatuta zirkulatzea.
Egitezko aurrekariak.
1. 2000ko abuztuaren 8an Luis Lasierra Ferrer jaunari jakinarazi zitzaion NA01686/00 zehapen espedientea ireki zela, 2000ko martxoaren 20an Trafikoko Goardia Zibilak N-232 errepideko 111,000 kilometroan L-2159-O ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: takografoa manipulatuta zirkulatzea, hain zuzen ere takografoaren erlojuaren grabazio bertikalen korrontea moztuta edukitzeagatik. Kendu zen diskoaren kopia itsatsi zaio honi.
Jakinarazpen horretan adierazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela egoki zeritzen alegazioak eta frogak aurkezteko.
Interesatuak epe horretan ez zuen alegaziorik aurkeztu eta ez zuen salaketa gezurtatzeko frogarik proposatu.
2. 2000ko irailaren 21ean Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuen ezen, salatutako egitateari buruzko beharrezko jarduketak egin ondotik, eta kontuan izanik interesatuak ez zuela alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako legezko epean, bidezkotzat jotzen zuela zehapena berrestea. Hala, bada, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, urriaren 4ko 3219/2000 Ebazpenaren bidez, zehapen prozedura bukatutzat jo zuen eta Luis Lasierra Ferrer jaunari 230.000 pezetako isuna ezarri zion (1.382,33 euro).
3. 2000ko azaroaren 23an interesatuak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du. Hartan eskabidea egin du zehapenaren oinarria izan den froga berari igortzeko.
Zuzenbideko oinarriak.
1. Errekurtsogileak eskabidea egin du zehapenaren oinarria izan den froga berari igortzeko.
Ildo horretatik, Auzitegi Gorenak epai askotan adierazi du (adibidez, Auzitegi Goreneko 1. Salaren 1988ko abenduaren 23ko Epaian, zuzenbideko oinarrietarik 3.an) prozesuetako epe guztiak iraungitasunekoak direla, eta ez preskripziokoak, eta horien izaera preklusiboa lege prozesalaren 306. artikuluan ezarri da legez.
Doktrinan maiz aldarrikatu da prozesuei buruzko manuek izaera publikoa dutela. Hala baieztatu izan dute bai Konstituzio Auzitegiak (urriaren 31ko 202/1988 Epaia) eta bai Auzitegi Gorenak (1993ko martxoaren 18koa eta 30ekoa). Prozesuei buruzko manuen interpretazioak ez du inoiz murriztu behar legez ezarritako baliabideak erabiltzeko eskubidea, baina horrek ez du esan nahi epeak nahierara luza daitezkeenik edo alderdiek elkar hartuta ezar ditzaketenik (Konstituzio Auzitegiaren 1/1989 Epaia, urtarrilaren 16koa). Hain zuzen ere, Konstituzio Auzitegiak sarritan erabaki du babes-errekurtsoak atzera botatzea errekurtsoa egun bateko atzerapenaz aurkeztu zaiolako, hau da, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 44.2 artikuluan ezarritako hogei eguneko epea amaitu eta hurrengo egunean aurkeztu zaiolako (206/1985 eta 230/1990 autoak, beste askoren artean).
Halaber, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. artikuluko 1. idatz-zatiko bigarren lerrokadak esaten du ez direla errekurtsoetako ebazpenetan kontuan hartuko errekurtsogilearen egitateak, agiriak edo alegazioak, alegazioetako tramitean aurkezteko aukera izan eta orduan aurkeztu ez baditu.
Bada, doktrina hori aplikatuz, errekurtsoaren bidean ez da bidezkoa errekurtsogileak eskatu dituen frogak egitea, prozesuko une egokia horretarako alegazioen fasea zelako.
Hori dela eta hauxe gogoratu behar da: Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluaren arabera, agintari izaera aintzatetsia duten funtzionarioek egiaztatutako gertaerek frogaren balioa dute, baldin eta agiri publikoan formalizatzen badira legezko beharkizunak betez, eta interesatuek beren eskubideen alde ekar ditzaketen frogen kalterik gabe.
Kasu honetan, Guardia Zibileko agenteak jarritako salaketari erantzunez interesatuak gertaerak ukatu besterik ez du egin, inolako frogarik aurkeztu gabe. Beraz, agenteak salaketa berresteko txostena eman duenez, salaketa bera aski frogatzat jotzen ahal da eta ez dago esaterik errekurtsogileak kontrako frogarik ezean errugabea dela uste izan dadin daukan eskubidea urratu denik.
2. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziritzi eta haren bidez aurkaratu den ebazpenari eustea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa
ERABAKI DU:
1. Ezestea Luis Lasierra Ferrer jaunak Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 3219/2000 Ebazpena kontra jarri duen gora jotzeko errekurtsoa.
2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.
Iruñean, bi mila eta biko urriaren lauean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.
Eduardo Angel Ocariz Gorbea jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abuztuaren 11ko 2068/2000 Ebazpenaren aurka 2000ko irailaren 22an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 250.000 pezetako isuna jarri zen 2000ko martxoaren 22an Trafikoko Goardia Zibilak N-232 errepideko 88,500 kilometroan BI-0890-AT ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: zamarekin zirkulatzea garraioa egiteko txartelik eduki gabe.
Egitezko aurrekariak.
1. 2000ko ekainaren 5ean Eduardo Angel Ocariz Gorbea jaunari jakinarazi zitzaion NA01804/2000 zehapen espedientea ireki zela, 2000ko martxoaren 22an Trafikoko Goardia Zibilak N-232 errepideko 88,500 kilometroan BI- 0890-AT ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: Bilbotik Bartzelonara zurezko bi palet garraiatuz zirkulatzea, 98-05-31tik indarrik gabe zegoen garraioa egiteko txartelarekin; txartel horrek 1998ko apirileko ikusonespena zuen.
Jakinarazpen horretan adierazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela egoki zeritzen alegazioak eta frogak aurkezteko.
Interesatuak epe horretan ez zuen alegaziorik aurkeztu eta ez zuen salaketa gezurtatzeko frogarik proposatu.
2. 2000ko abuztuaren 1ean Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuen ezen, salatutako egitateari buruzko beharrezko jarduketak egin ondotik, eta kontuan izanik interesatuak ez zuela alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako legezko epean, bidezkotzat jotzen zuela zehapena berrestea. Hala, bada, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, abuztuaren 11ko 2068/2000 Ebazpenaren bidez, zehapen prozedura bukatutzat jo zuen eta Eduardo Angel Ocariz Gorbea jaunari 250.000 pezetako isuna ezarri zion.
3. 2000ko irailaren 22an interesatuak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du. Hartan ondokoak alegatu ditu: esaten du espedientea deuseza dela, lehenengo eta behin ez delako espedientearen hasieraren jakinarazpenik egon eta horregatik indefentsioa gertatu zaiola, ez duelako alegazioak eta frogak aurkezteko aukerarik izan; prozedurari dagokionez, uste du akatsak egon direla, ez zaiolako ebazpen-proposamena jakinarazi; azkenik, horri dagokionez, esaten du deuseztapena adierazi behar dela, irakurtzen ez den sinadura azaltzen delako.
Zuzenbideko oinarriak.
1. Errekurtsogileak esaten du espedientea deuseza dela, ez zaizkiolako salaketaren espedientearen hasieraren jakinarazpenak egin. Baina baieztapen horrek ez du baliorik espedientean azaltzen den manuzko dokumentuagatik, hain zuzen ere jasoagiriaren dokumentua, hor frogatzen delako jakinarazpena alegazioegilearen helbidean jaso zela 2000ko ekainaren 5ean, eta hartzailea Susana Ocariz andrea izan zela, 78932829 NAN zenbakia duena eta bere familiako kidea denak. Jaso zen jakinarazpenean argi eta garbi adierazten zen alegazioak aurkezteko zuen eskubidea, eta baita horiek aurkezteko epeak ere. Horregatik ez da gertatu indefentsiorik, une oro jakin izan dituelako egozten zitzaizkion karguak, eta baita tramitazioaren prozeduraren berri ere.
2. Bigarrenari dagokionez, prozedurari dagokionez, uste du ez zaiola ebazpen-proposamena jakinarazi eta ez duela bere burua defendatzeko aukerarik izan. Dena dela, gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.
Bada, Erregelamenduaren 212. artikuluak dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.
Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Beste alde batetik, kasu honetan ez zen berariazko tramiterik egin behar interesatuari entzuteko, interesatuak lehendik ezagutzen zuelako beraren kontra hasitako espedientearen edukia oso-osorik, gero aurkaratu den ebazpenak baieztatu egin duena.
Ildo horretatik doa Auzitegi Nagusiaren Epaia 1999ko ekainaren 22an hau esan duenean: 1999ko maiatzaren 25 eta 26ko epaietan adierazi da, Sala honek, honen moduko kasuetan, ondoko termino hauetan ebatzi duela: "Baieztatzen ahal da salaketaren informazioa jasotzeko eskubidea, Konstituzioaren 24.2. artikuluan bermatu den kategoriarekin, zehapenak ezartzeko administrazioko prozeduran ebazpen-proposamenaren jakinarazpenaren bidez asetzen dela gehienetan, eragiketa horretan egozten den erantzukizunari buruzko iritzia ematen delako eta horretan, gutxienez, antzeman den jarrera zehatzailearen definizioarekin, eta arau-hauste eredu jakin batean duen isla, gehi kasuan-kasuan lotuta daraman zigor-eragina. Salbuespen moduan gertatzen ahal da tramite hori ez izatea nahitaezkoa, arestian aipatu den funtsezko eskubidea erabat asetzearen ikuspegitik, baldin eta aurreko tramite baten jakinarazpen zehatz hori egin bada."
Kasu jakin honetan, arestian ere esan den bezala, salaketa jakinarazi da eta Administrazioak egin den zehapena tipifikatzeko erabili dituen manu zehatzak ematen dira; errekurtsogileari bere ustez egokia zena alegatzeko aukera eman zitzaion eta ez zuen hori egin ondore horretarako eman zen epean.
3. Azkenik esaten du deuseztapena adierazi behar dela irakurtzen ez den sinadura azaltzen delako. Baieztapen horri dagokionez adierazi behar da ezin dela onartu, eman den ebazpenean sinatzailearen izena eta deiturak ematen direlako eta inguruabar horrek hautsi egiten du eskatu den hori, errekurritu den egintza, hau da, abuztuaren 11ko 2068/2000 ebazpena eskudun organoak eman duelako, Herrilan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, hain zuzen ere, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak horretarako ahalmena eskuordetu baitzion urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduan. Ebazpenaren jakinarazpenean, berriz, Departamentuko idazkari teknikoak eskuz egindako sinadura dago; idazkariak bere eginkizuna baino ez du egin, hau da, ebazpenaren fede eman eta haren ziurtagiria igorri. Nafarroako Gobernuaren Barne Erregimenari buruzko Erregelamenduak, maiatzaren 7ko 35/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, 28.2 artikuluan ematen dio eskumen hori idazkari teknikoari: "Kontseilariek foru agindu eta ebazpenak eta departamentuetako gainerako organo edo unitateek ebazpenak ematen dituztenean, kasuan kasuko departamentuko idazkari teknikoak horien fede emanen du eta ziurtagiria eginen du".
4. Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeko 90. artikuluak ezarri du errepidez eta zuhurtziarazkotasunez egiten diren merkatugaien edo bidaiarien garraio publikoak 48. artikuluan ezarri diren beharkizunak betetzen dituzten pertsonek egiten ahal dituztela, eta ez beste inork, eta aurrez hori egiteko aldez aurretik horretarako gaitasuna ematen duen administrazioaren baimena beharko dela. Kasu jakin honetan ez da horrela egin Baimenen Erregistro Nagusian frogatu delako bere jabetzako ibilgailuak ez duela baimenik eta baxa eman zitzaiola 1998ko irailean ikusonepena ez emateagatik.
5. 16/1987 Legearen 140.a) artikuluan arau-hauste oso larritzat jotzen da garraioari buruzko legeriaren arabera gaikuntza-titulu administratiboren bat behar duten garraio publikoak edo haien lagungarri zein osagarri diren jarduerak egitea garraiorako edo dena delako jarduerarako manuzko kontzesiorik edo baimenik eduki gabe.
6. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziritzi eta haren bidez aurkaratu den ebazpenari eustea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa
ERABAKI DU:
1. Ezestea Eduardo Angel Ocariz Gorbea jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abuztuaren 11ko 2068/2000 Ebazpenaren aurka aurkeztutakoa.
2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.
Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hemezortzian.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.
Manuel Andrade Borrego jaunak 2000ko azaroaren 10ean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 3336/2000 Ebazpenaren aurka; haren bidez, 100.000 pezetako zehapen-isuna jarri zitzaion errekurtsogileari, Nafarroako Foruzaingoak NA-6016-V matrikuladun ibilgailuari 2000ko martxoaren 13an, N-240 errepidearen 4,500 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere arestian adierazi den ibilgailuarekin gidatzeagatik hilabete baino aldi luzeagoan takografoa matxuratuta zegoela.
Egitatezko aurrekariak
1. 2000ko ekainaren 8an Manuel Andrade Borrego jaunari jakinarazi zitzaion NA01847/2000 zehapen-espedientearen irekitzea, Nafarroako Foruzaingoak NA-6016-V matrikuladun ibilgailuari 2000ko martxoaren 13an, N-240 errepidearen 4,500 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere arestian adierazi den ibilgailuarekin gidatzeagatik hilabete baino aldi luzeagoan takografoa matxuratuta zegoela. Ez zuten funtzionatzen ez abiaduraren eta ez egindako distantziaren orratzek. Kendu zitzaizkion diskoen kopiak itsatsi dira.
2. Interesatuak alegazioak aurkeztu zituen 2000ko uztailaren 4an.
3. 2000ko irailaren 19an, Garraio Zerbitzuko Inspektoreak txostena eman zuen; hartan, salatutako egitateari buruzko behar diren jarduketak egin ondoren eta, aldi berean, interesatuak 2000ko uztailaren 4an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondoren, baieztatu egin da zehapena, kontuan hartuta salatu den egintza hori horrela gertatu zela eta horrela benetakotu dela agenteak kendu zizkion disko-diagrametan; horien kopia interesatuari igorri zitzaizkion salaketaren jakinarazpenarekin batera. Disko horiek egozten zaion arau-haustearen frogarik nagusiena dira eta interesatuak ez du kontrako ezer frogatu, eta zehapena egin den arau-hausteari egokitzen zaiola uste da. Beranduago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 3336/2000 Ebazpena eman zen; haren bitartez, bukatutzat ematen zen irekitako zehapen-prozedura, eta Manuel Andrade Borrego jaunari 100.000 pezetako isuna ezarri zitzaion.
4. 2000ko azaroaren 10ean gora jotzeko errekurtsoa ezarri du. Idazki horretan ondokoak adierazi dira: salaketa "atzera-eraginkortasunez" egin zaiola, behinola konpondu zen takografoaren matxuragatik, hain zuzen ere; takografoaren erabilerari dagokionez dauden salbuespenetariko batean sartzen dela; proportzionaltasunaren oinarria hautsi dela; bere aurka dauden frogak eskatu ditu, eta baita salaketa egin duen agentearen berrespen txostena ere; esaten du zehapenak ezartzeko eskumena Trafiko Zuzendaritza Nagusiari dagokiola, eta ez Nafarroako Gobernuko Garraio Zerbitzuari.
Zuzenbideko oinarriak
1. Errekurtsogileak adierazi du takografoa ez zegoela matxuratuta salaketa egin zuen agenteak gelditzeko agindua eman zion unean, eta esaten du salaketa "atzera-eraginkortasunez" egin zaiola, behinola konpondu zen takografoaren matxuragatik, hain zuzen ere, 1999ko abenduaren 30eko data zuen takografoaren konponketaren faktura aurkeztu zuen, 1999ko abenduaren 17an egin zen konponketarena.
Europako Erkidegoaren 3821/1985 Erregelamenduaren 16. artikuluak dioenez, hau da, errepidez egiten diren garraioen arloko kontrolerako gailuari dagokionak, esaten du "gailuak matxuraren bat badu edo ez badu zuzen jarduten, enpresariak lehenbailehen konpondu behar ditu takografoaren matxurak, instalatzaileari edo baimena duen tailer bati eramanez inguruabarrek horretarako aukera ematen duten unean. Matxura gertatzen edo antzematen den lekutik bulego nagusira itzultzeko aste bat baino gehiago behar izanez gero, bidean konpondu behar da.".
Kasu zehatz honetan, salaketa-orria, salaketa egin duen agenteak bete zuen erregistroko orria eta kendu ziren disko-diagramak aztertu ondoren, hau da, 2000ko urtarrilaren 20a eta martxoaren 13a artekoak, frogatu da arestian adierazi den 16. artikuluan ezarri diren zazpi egun horiek baino gehiago igaro direla abiaduraren mugagailuan antzeman zen matxura konpondu gabe.
Esan behar da errekurtsogileak, gora jotzeko errekurtsoarekin batera salaketa jaso duen ibilgailuan egin ziren konponketen albarana aurkeztu duela baina delako albaran horren data 1999ko abenduaren 22a da, eta, ondorioz, salaketa 2000ko martxoaren 13koa dela kontuan hartuta, agiri horrek ez ditu hausten salatu diren gertaerak, salaketaren aurreko egun baten konponketa egin zela baino ez duelako frogatzen.
2. Errekurtsogileak uste du takografoaren erabilerari dagokionez dauden salbuespenetariko batean sartzen dela.
Europar Batasunaren 3820/85 eta 3821/85 Erregelamenduan aplikaziorako errepideko garraioen arloan gidatzeko aldi eta atsedenaldiei eta takografoaren erabilerari buruzko arauak ezarri dituen urriaren 18ko 2241/1996 Errege Dekretuaren 2. artikuluak salbuespen jakin batzuk ezarri ditu kontrolerako gailu horien instalazioaren eta erabileraren beharrizanari dagokionez.
Dena dela, ez dira salbuespen horiek aplikatzeko inguruabarrak betetzen, errekurtsogileak ez duelako horri buruzko inolako frogarik aurkeztu.
3. Errekurtsogilearen aburuz proportzionaltasunaren oinarria hautsi da.
Kontuan hartu behar da errekurtsogileari egotzitako egitatea Europako Ekonomi Elkartearen 3821/1985 Erregelamenduaren 16. artikuluaren eta 16/1987 Legearen 141.h) artikuluaren aurkako arau-haustea dela, eta larritzat jo dela, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen 143.1 eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1 artikuluetan ezarritakoari jarraiki.
Horrelako arau-hausteengatik 46.001 eta 230.000 pezeta bitarteko isuna ezartzen ahal da.
Kasu honetan 100.000 pezetako isuna ezarri da. Beraz, aplikagarria den arauak ematen duen aukerako tarte ertaineko isuna ezarri da, takografoa matxuratuta egion den denboraren arabera kalkulatu dena. Beraz, zehapena era egokian graduatu da eta ez da hautsi proportzionaltasunaren oinarria.
4. Bere aurka dauden frogak eskatu ditu, eta baita salaketa egin duen agentearen berrespen txostena ere.
Kontuan hartu behar da 2000ko ekainaren 8an jakinarazi zitzaiola errekurtsogileari erreferentziako zehapen-espedientea irekitzen zela,eta bertan adierazten zitzaion alegazioak aurkezteko eskubidea zuela, eta baita bere ustez egokiak izaten ahal diren frogak proposatzeko edo aurkeztekoa ere. Interesatuak eskubide hori erabili zuen. Halaber, salaketaren jakinarazpen horrekin batera interesatuari salaketa egin zuen agenteak kendu zizkion disko-diagramen kopiak igorri zitzaizkion.
Beste alde batetik, 2000ko urriaren 24an errekurtsogileak zehapen-ebazpenaren jakinarazpena jaso zuen. Beraz, prozeduraren une oro izan du espedientean azaltzen diren dokumentuetara iristeko aukera.
Errekurritu den zehapenak argi eta garbi jakinarazten zaizkio agenteak bildu dituen diskoak, eta horien kopia igorri zitzaion, eta horiek dira egozten den gertaeraren frogarik nabarmenenak. Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluaren arabera, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiak 1996. urteko 53, 54 eta 55. epaietan ulertu duen moduan behintzat, agente salatzaileari txostena eskatu behar zaio baldin eta txosten hori beharrezkoa bada gertaerak frogatzeko, baina kasu honetan ez da beharrezkoa, egotzi zaion arau-haustea era egokian eta zuzen benetakotu delako salaketaren egunean gidariari kendu zitzaion erregistroko orrian.
5. Uste du zehapenak ezartzeko eskumena Trafiko Zuzendaritza Nagusiari dagokiola, eta ez Nafarroako Gobernuko Garraio Zerbitzuari.
Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 146.1 artikuluak ondokoa ezarri zuen: "Batez ere bide segurtasunari dagokion arloa izateagatik, 140 artikuluaren b) eta c) atalen eta 141. artikuluaren aurkako arau-hausteak zehatzeko eskumena, salbu eta arau-haustearen zioa gehiegizko zama denean, trafikoa eta bide segurtasuna antolatzeko eskumenak dituzten organoena izanen da".
Hori gorabehera, zerga eta administrazio eta gizarte ordenako neurriei buruzko abenduaren 29ko 55/1999 Legeak aldarazi egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 146. artikuluaren 1. atala eta horren idazkuntza berria ondokoa da: "1. Honako lege honetan ezarri diren zehapenak ezartzeko eskumena hori legez edo arauz hartuta duten organoena da. Baldin eta salatu den arau-haustean gidatzeko dagoen aldia 100eko 50ean baino gehiagoan gainditu bada, edo atsedena hartzeko denbora 100eko 50ean baino gehiagoan murriztu bada, arriskutsuegitzat joko da eta, horren arabera eskatzen ahal den erantzukizuna gorabehera, erruaren tarte hori trafikoa eta bide segurtasuna antolatzeko eskumenak dituzten organoei emanen zaie.
Beraz, salatu den gertaera zehatzeko eskumena, arau horri egin zaion aldarazpen hori kontuan hartuta, garraioen arloan eskumena duten organoena da. Horrela, esaterako, Nafarroako foru Komunitatean Garraio Ikuskatzailetzari dagokio garraioen arloko zehapen-espedienteak egitea, eta Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiari administrazioko espedienteak ebaztea, 4/1999 Legeak, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldarazi duenak, bere IX. tituluan, zehapen ahalmenaren erabilera eskuordetzeko debekua kendu zuen. Aurrekoaren indarrez, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak eskumen horien erabilera zuzendari nagusien esku uzten du, hau da, administrazioko espedienteen ebazpena, salbu eta ondoko kasu hauetan: merkatugaien garraioa; zuhurtziarazkotasunezko garraio; autobusez egiten den bidaiarien garraio pribatu osagarria; erabilera bereziko garraio erregularra eta zirkulatzeko baimen bereziak.
6. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziritzi eta haren bidez aurkaratu den ebazpenari eustea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa
ERABAKI DU:
1. Ezestea Manuel Andrade Borrego jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 3336/2000 Ebazpenaren aurka aurkeztutakoa.
2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.
Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeitaseian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko jarduneko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.
Santiago Barbarin Barandalla jaunak, Transportes Barbarin Villamayor S.L. enpresaren eskuordetzan, 2000ko azaroaren 30ean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 2ko 3460/2000 Ebazpenaren aurka; haren bidez, 100.000 pezetako zehapen-isuna jarri zitzaion errekurtsogileari, Trafikoko Goardia Zibilak NA-1478-Y matrikuladun ibilgailuari 2000ko martxoaren 25ean, NA-132 errepidearen 2,000 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere arestian adierazi den ibilgailuarekin gidatzeagatik zazpi egun baino aldi luzeagoan takografoa matxuratuta zegoela.
Egitatezko aurrekariak
1. 2000ko irailaren 1ean Transportes Barbarin Villamayor S.L. enpresari jakinarazi zitzaion NA01923/2000 zehapen-espedientearen irekitzea, Trafikoko Goardia Zibilak NA-1478-Y matrikuladun ibilgailuari 2000ko martxoaren 25ean, NA-132 errepidearen 2,000 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere arestian adierazi den ibilgailuarekin gidatzeagatik zazpi egun baino aldi luzeagoan takografoa matxuratuta zegoela. Erlojuaren korrontea moztuta zuen, itsatsi diren diskoetan ikusten denaren arabera.
2. Interesatuak alegazioak aurkeztu zituen 2000ko irailaren 19an.
3. 2000ko urriaren 26an, Garraio Zerbitzuko Inspektoreak txostena eman zuen; hartan, salatutako egitateari buruzko behar diren jarduketak egin ondoren eta, aldi berean, interesatuak 2000ko irailaren 19an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondoren, baieztatu egin da zehapena, kontuan hartuta salatu den egintza hori horrela gertatu zela eta horrela benetakotu dela agenteak kendu zizkion disko-diagrametan. Disko horiek egozten zaion arau-haustearen frogarik nagusiena dira, eta zehapena egin den arau-hausteari egokitzen zaiola uste da. Beranduago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 2ko 3460/2000 Ebazpena eman zen; haren bitartez, bukatutzat ematen zen irekitako zehapen-prozedura, eta Transportes Barbarin Villamayor S.L. enpresari 100.000 pezetako isuna ezarri zitzaion.
4. 2000ko azaroaren 30ean Santiago Barbarin Barandalla jaunak, Transportes Barbarin Villamayor S.L. enpresaren eskuordetzan, gora jotzeko errekurtsoa ezarri du. Idazki horretan ondokoak adierazi dira: lehenengo eta behin, preskripzioa gertatu dela, eta horretarako oinarri moduan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko 16/1985 Legearen 145. artikulua eta horren Erregelamendua onetsi duen 1211/1990 Errege Dekretuaren 203. artikuluan ezarri dena aldarrikatu du, eta dio prozedura iraungita dagoela; jarraian, prozeduran egin diren zenbait akats adierazten ditu, esaterako ez zaiola ebazpen-proposamena jakinarazi, ez dela zehapenen proportzionaltasunaren oinarria bete, aurkaratu den ebazpenak ez duela zentzurik, froga falta dela eta agentearen berrespena eskatu du. Hori guztia kontuan hartuta espedientea bertan behera uztea eskatu du.
Zuzenbideko oinarriak
1. Aztertu behar den lehen ustea preskripzioaren figurarena da, horrek espedientearen deuseztapena ekarriko lukeelako. Dena dela, inguruabar horiek ez dira gertatu arau-haustea larritzat sailkatu delako eta Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin duelako Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Eta hori da kasu honetan aplikagarria den epea eta ez da, inola ere, errekurtsogileak adierazi dituen prozedurako uneen artean igaro.
Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluak 2. idatz-zatiari eman zion idazkuntza aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".
Beraz, goian aipatu hamaikagarren xedapen gehigarria indarrean dago 1995eko urtarrilaren 1az geroztik. Beraz, hiru hilabeteko epea ez, baizik eta urtebetekoa aplikatu behar da, eta epe hori ez da iragan hizpide dugun prozeduran.
Erregelamenduko 203. artikuluan dionari dagokionez, adierazi behar da Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluaren egungo idazkuntzari dagokionez, hau da, 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi denak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen garraioen arloan prozedura jakin batzuk egokitzen dituen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak ekarri duen aldarazpenak hau diola:
"Ez da inolako zehapenik ezarriko Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen manuak kontuan hartuta, honako kapitulu honetan adierazi diren arauen arabera hasi den prozedura kontuan hartuta baizik.
Arau-hausteak eta zehapenak eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri dena betez ezarriko dira, arestian ere aipatu den Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan."
Ondorioz, adierazi den artikuluan ez da prozesuko tramiteetan igaro den denboragatiko preskripziorik aipatu ere egiten.
2. Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinek Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuan emandako idazkuntzari jarraituz, 205. artikuluan ezarri duenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa dela ezarri du, prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. atalean aurreikusitakoa aplikatu behar da.
Epe hori aldarazi egiten da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 1992/30 Legea aldarazi duen 4/1999 Legeak 42.2. artikuluan dakarren aldaketaren bidez, ondoko hauek ezarri baititu: "2 Berariaz ematen diren ebazpenak jakinarazteko epea prozedura bakoitzari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Beti ere, gehienez sei hilekoa izanen da, baldin eta ez bada epe luzeagoa ezartzen lege mailako arauren batean edo Europako Elkartearen araudian. 3. Prozedurari buruzko arauak jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez badu, epea hiru hilekoa izanen da. Epe hori eta aurreko idatz-zatian aipatu diren epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hastea erabakitzen den egunetik hasita.
Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau- hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen- prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.
Erregelamendu horretan, trafikoaren arloko zehapen-prozedura arautzen duenean gertatzen ez den bezala, ez da onartzen salaketaren beraren bidez espedientea hasteko aukera, geroago egin behar den eragiketa baita, eta prozeduraren instruktoreari ematen dio interesatuari gertaeren berri emateko agindua. Jakinarazpen horretan interesatuaren defentsa bermatzeko informazio guztia eman behar da eta gero hamabost eguneko epea ematen zaio alegazioak aurkezteko edo frogak egitea proposatzeko.
Hasieraren erabakiaren eguna 2000ko ekainaren 5a da, zehapen-espedientea egun horretan hasten baita eta hori azaltzen da salaketaren jakinarazpenean; zehapen-ebazpenaren jakinarazpena egin zen data 2000ko azaroaren 13a da, eta ez da, ondorioz, ez da igaro legez ezarrita dagoen 6 hileko epea.
3. Hirugarren adierazpenean errekurtsogileak hainbeste gauza esaten ditu batera, hau da, prozeduran egin diren zenbait akats adierazten ditu, esaterako ez zaiola ebazpen-proposamena jakinarazi, eta horrekin batera froga falta dela eta, ondorioz, agentearen txostena eskatu du; halaber, horiekin batera errekurritu den ebazpenak ez duela zentzurik dio. Erantzuna batera emanen da, denen arteko lotuta erabatekoa delako. Adierazpen horiek ezin dira denak batera ebatzi eta aztertu, garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.
Bada, Erregelamenduaren 212. artikuluak dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.
Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Beste alde batetik, kasu honetan ez zen berariazko tramiterik egin behar interesatuari entzuteko, interesatuak lehendik ezagutzen zuelako beraren kontra hasitako espedientearen edukia oso-osorik, gero aurkaratu den ebazpenak baieztatu egin duena.
Ildo horretatik doa Auzitegi Nagusiaren Epaia 1999ko ekainaren 22an hau esan duenean: 1999ko maiatzaren 25 eta 26ko epaietan adierazi da, Sala honek, honen moduko kasuetan, ondoko termino hauetan ebatzi duela: "Baieztatzen ahal da salaketaren informazioa jasotzeko eskubidea, Konstituzioaren 24.2. artikuluan bermatu den kategoriarekin, zehapenak ezartzeko administrazioko prozeduran ebazpen-proposamenaren jakinarazpenaren bidez asetzen dela gehienetan, eragiketa horretan egozten den erantzukizunari buruzko iritzia ematen delako eta horretan, gutxienez, antzeman den jarrera zehatzailearen definizioarekin, eta arau-hauste eredu jakin batean duen isla, gehi kasuan-kasuan lotuta daraman zigor-eragina. Salbuespen moduan gertatzen ahal da tramite hori ez izatea nahitaezkoa, arestian aipatu den funtsezko eskubidea erabat asetzearen ikuspegitik, baldin eta aurreko tramite baten jakinarazpen zehatz hori egin bada."
Kasu jakin honetan, arestian ere esan den bezala, salaketa jakinarazi egin da eta administrazioak egin den arau-haustea tipifikatzeko erabiltzen dituen manu zehatzak bete dira; errekurtsogileak, tipifikazio horri dagokionez, bere ustez egokia zen edozer alegatzeko aukera izan zuen eta horrela egin zuen, eta gidariari kendu zitzaizkion diskoak igorri arren, ez zuen frogarik aurkeztu eta ez zuen gertaera ezeztatzeko inolako adierazpenik egin, hau da, ez zen hasierako ebazteko eta epaitzeko elementuen aurkako ezer aurkeztu.
Frogak falta direla ere baieztatu du eta, horregatik, salaketa egin zuen agentearen txostena behar duela dio. Horri dagokionez adierazi behar da, lehen horri buruz, adierazi behar da espedientean azaltzen diren dokumentuetan ezarri denaren arabera eta, errekurritu den ebazpenean ere esan den bezala, bildu ziren diskoak (eta horien kopia igorri zitzaion) direla egozten den gertaeraren frogarik argiena, adibidez, 2000ko otsailaren 24an, hau da, bildu zen lehen diskoa, erabat dago zuriz eta ikuskapena urte bereko martxoaren 25a izan zen. Beraz, arauak matxura gertatzen den kasuetan takografoa konpontzeko ezartzen duen zazpi eguneko epea aise gaindituta zegoen.
Agentearen txostena eskatzeari dagokionez, hasteko esan behar da denboraz kanpokoa dela eskabide hori, errekurtsoaren fasean ezin delako onartu, areago egozpenaren oinarria diren frogak bere eskuetan dituenean eta ez dituenean horiek ezeztatu. Beraz, une oro bermatu dira errekurtsogilearen eskubideak.
Dio ebazpenak ez duela zentzurik eta, horri dagokionez, adierazi behar da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 138.1 artikuluan, zehapen prozedurei bukaera ematen dieten ebazpenen edukia arautzen duela. Ebazpenaren zioak azaldu egin behar direla eta espedientean sortutako auzi guztiak ebatzi behar direla dio artikulu horrek.
Azaroaren 2ko 3460/2000 zehapen-ebazpena era egokian arrazoituta eta bidezkotuta dagoen ebazpena da eta bertan interesatuak planteatu dituen gaiak aztertu dira, esaterako gertaerak eta haietan gertatu ziren inguruabarrak (eguna, tokia, salaketa jaso duen ibilgailuaren matrikula), eta baita horrek eragin duen arau-haustea ere eta zein den dagokion zehapena, eta berariaz aipatzen dira hala zehapena nola arau-haustea tipifikatzen dituzten manuak. Halaber, errekurtsogileak aurkeztu dituen alegazioak aztertu dira, eta ez dira onetsi berariaz "salatu den egintza benetakotu egin da agenteak bildu zituen diskoen bidez, eta horien kopia igorri zitzaion, eta horiei buruz interesatuak egin duen gauza bakarra gertaerak ukatzea izan da; beraz, eta, ondorioz, ez da frogen balioa hautsi. Zehapena egin den arau-hausteari egokitu zaio".
4. Errekurtsogileak uste du zehapenak ez dela proportzionala. Kontuan hartu behar da egozten den gertaera Europako Ekonomi Elkartearen 3821/1985 Erregelamenduaren 16. artikuluaren eta 16/1987 Legearen 141.h) artikuluaren aurkako arau-haustea da, eta larritzat jo da, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen 143.1 eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1 artikuluen arabera. Horrelako arau- hausteengatik 46.001 eta 230.000 pezeta bitarteko isuna ezartzen ahal da.
Kasu honetan 100.000 pezetako isuna ezarri da. Beraz, aplikagarria den arauak ematen duen aukerako tarte ertaineko isuna ezarri da, takografoa matxuratuta egion den denboraren arabera kalkulatu dena. Beraz, zehapena era egokian graduatu da eta ez da hautsi proportzionaltasunaren oinarria.
5. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziritzi eta haren bidez aurkaratu den ebazpenari eustea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa
ERABAKI DU:
1. Ezestea Santiago Barbarin Barandalla jaunak, Transportes Barbarin Villamayor S.L. enpresaren eskuordetzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren ekainaren 6ko 3460/2000 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.
2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.
Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren bostean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko jarduneko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.
Cecilia Salinas Larumbe andreak, Navarconsa, S.A.L. enpresaren eskuordetzan, 2000ko azaroaren 24an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 3353/2000 zehapen-ebazpenaren aurka; haren bidez, 100.000 pezetako isuna jarri zitzaion errekurtsogileari, Trafikoko Goardia Zibilak NA-4309-AV matrikuladun ibilgailuari 2000ko martxoaren 29an, NA-121 errepidearen 16,000 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere arestian adierazi den ibilgailuarekin 42.240 kiloko pisu gordinarekin zirkulatzeagatik, baimena 38.000 kilokoa duenean. Gehiegizko pisua 4.240 kilokoa zen (+%11).
Egitatezko aurrekariak
1. 2000ko abuztuaren 20an Navarconsa, S.A.L. enpresari jakinarazi zitzaion NA01946/2000 zehapen-espedientearen irekitzea, Trafikoko Goardia Zibilak NA-4309-AV matrikuladun ibilgailuari 2000ko martxoaren 29an, NA-121 errepidearen 16,000 kilometroan eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere arestian adierazi den ibilgailuarekin 42.240 kiloko pisu gordinarekin zirkulatzeagatik, baimena 38.000 kilokoa duenean. Gehiegizko pisua 4.240 kilokoa zen (+%11). Pisua zamaketaren albaranarekin frogatu zen.
2. Interesatuak alegazioak aurkeztu zituen 2000ko irailaren 18an.
3. Garraio Zerbitzuko Inspektoreak txostena eman zuen; hartan, salatutako egitateari buruzko behar diren jarduketak egin ondoren eta, aldi berean, interesatuak 2000ko irailaren 18an, hau da, epez kanpo, aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondoren, baieztatu egin da zehapena, kontuan hartuta salatu den egintza hori horrela gertatu zela eta horrela benetakotu duela 2001776 zenbakia duen garraio-albaranak. Garraiolariak onetsi egin zuen gehiegizko pisu hori, besterik ezean zamaketa egin zuen unean, eta ez da bidezko frogarik albaranean ematen diren datu horiek ezeztatzeko eta horiek egia ez direla frogatzeko; zehapena egin den arau-hausteari egokitzen zaiola uste da. Beranduago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 3353/2000 Ebazpena eman zen; haren bitartez, bukatutzat ematen zen irekitako zehapen-prozedura, eta Navarconsa, S.A.L. enpresari 100.000 pezetako isuna ezarri zitzaion.
4. 2000ko azaroaren 24an Cecilia Salinas Larumbe andreak, Navarconsa, S.A.L. enpresaren eskuordetzan, gora jotzeko errekurtsoa ezarri du. Idazki horretan ondokoak adierazi dira: egin den arau-haustearen oinarritzat hartu den zamaketaren albarana igor dakiola. Alegatu du arau-haustearen preskripzioa gertatu dela.
Zuzenbideko oinarriak
1. Errekurtsogileak egin den arau-haustearen oinarritzat hartu den zamaketaren albarana igor dakiola eskatu du.
Frogak eskatzeari dagokionez, Auzitegi Gorenak epai askotan adierazi du (adibidez, Auzitegi Goreneko 1. Salaren 1988ko abenduaren 23ko Epaian, zuzenbideko oinarrietarik 3.an) prozesuetako epe guztiak iraungitasunekoak direla, eta ez preskripziokoak, eta horien izaera preklusiboa lege prozesalaren 306. artikuluan ezarri da legez.
Doktrinan maiz aldarrikatu da prozesuei buruzko manuek izaera publikoa dutela. Hala baieztatu izan dute bai Konstituzio Auzitegiak (urriaren 31ko 202/1988 Epaia) eta bai Auzitegi Gorenak (1993ko martxoaren 18koa eta 30ekoa). Prozesuei buruzko manuen interpretazioak ez du inoiz murriztu behar legez ezarritako baliabideak erabiltzeko eskubidea, baina horrek ez du esan nahi epeak nahierara luza daitezkeenik edo alderdiek elkar hartuta ezar ditzaketenik (Konstituzio Auzitegiaren 1/1989 Epaia, urtarrilaren 16koa). Hain zuzen ere, Konstituzio Auzitegiak sarritan erabaki du babes-errekurtsoak atzera botatzea errekurtsoa egun bateko atzerapenaz aurkeztu zaiolako, hau da, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 44.2 artikuluan ezarritako hogei eguneko epea amaitu eta hurrengo egunean aurkeztu zaiolako (206/1985 eta 230/1990 autoak, beste askoren artean).
Halaber, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. artikuluko 1. idatz-zatiko bigarren lerrokadak esaten du ez direla errekurtsoetako ebazpenetan kontuan hartuko errekurtsogilearen egitateak, agiriak edo alegazioak, alegazioetako tramitean aurkezteko aukera izan eta orduan aurkeztu ez baditu.
Bada, doktrina hori aplikatuz, errekurtsoaren bidean ez da bidezkoa errekurtsogileak eskatu dituen frogak egitea, prozesuko une egokia horretarako alegazioen fasea zelako. 2000ko irailaren 18an aurkeztu den alegazioen idazkia aztertu da eta ikusten da ez zuela ezer proposatu.
2. Errekurtsogileak alegatu du arau-haustearen preskripzioa gertatu dela.
Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean.
Ildo horretatik, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1997ko urtarrilaren 20an eman duen epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du "16/1987 Legearen 145. artikulua erabat indargabetu zen Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriarekin; testu horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen dira, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita" Testuak 30/1992 Legera igortzen gaitu, hots, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe; dekretu horrek Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduaren 203. artikulua aldarazi zuen eta bere 2. idatz-zatian ondokoa ezarri zuen: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluaren arabera iraungiko dira, eta aipatu den Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeekin".
Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1999ko otsailaren 22an eman duen epaian adierazi da nola Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea aldarazi egin zela, eta aldarazpen horren ildoa 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduan ezarri zena bera izan dela, azken kasu horretan Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriaren bidez. Xedapen horretan ezarri zen "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".
Gauza bera esan zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetako Salaren bi mila eta bateko irailaren 28ko epaiak: "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legeko 145.1 artikulua tazituki derogaturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribituko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Nagusiaren 1997ko urtarrilaren 20ko epaia).
Interpretazio horixe da Salak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, aipaturiko xedapen gehigarria gorabehera".
Ondorioz, aplikagarria den epea ez da hiru hilekoa, bi urtekoa baizik, eta ez da erreferentziako prozeduran igaro.
3. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziritzi eta haren bidez aurkaratu den ebazpenari eustea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa
ERABAKI DU:
1. Ezestea Cecilia Salinas Larumbe andreak, Navarconsa, S.A.L. enpresaren eskuordetzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 3353/2000 ebazpenaren aurka jarri duen gora jotzeko errekurtsoa.
2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.
Iruñean, bi mila eta biko urriaren lauan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.
Javier Angel López Iribarren jaunak, Uncona, S.A. enpresaren izen eta eskuordetzan, bi mila eta bateko urtarrilaren 3an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 3354/2000 Ebazpenaren aurka; haren bidez, 100.000 pezetako zehapen-isuna jarri zitzaion errekurtsogileari, Trafikoko Goardia Zibilak 2000ko martxoaren 29an NA-4309-AV matrikula duen ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere guztira 42.240 kiloko pisuarekin zirkulatzen zuelako baimena 38.000 kilokoa zuenean.
Egitatezko aurrekariak
1. 2000ko abuztuaren 24an Uncona, S.A. enpresari jakinarazi zitzaion NA01947/2000 zehapen-espedientearen irekitzea, Trafikoko Goardia Zibilak 2000ko martxoaren 29an NA-4309-AV matrikula duen ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere guztira 42.240 kiloko pisuarekin zirkulatzen zuelako baimena 38.000 kilokoa zuenean. Arau-haustea hala garraiolariari nola zamatzaileari egozteko modukoa da.
2. Interesatuak alegazioak aurkeztu zituen 2000ko irailaren 4an.
3. 2000ko irailaren 18an, Garraio Zerbitzuko Inspektoreak txostena eman zuen; hartan, salatutako egitateari buruzko behar diren jarduketak egin ondoren eta, aldi berean, interesatuak 2000ko irailaren 4an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondoren, baieztatu egin da zehapena, kontuan hartuta antzeman den gehiegizko pisua salaketaren eguna duen 20017776 zenbakia duen garraio-albaranean dagoelako erasota, eta ez delako besterik bidezkotu frogen bidez; interesatuak ez du frogatu albaran horretan ematen diren datuak errealitatearekin bat ez datozela, eta zehapena egin den arau-hausteari eta gehiegizko pisuari egokitzen zaizkiola uste da. Beranduago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 3354/2000 Ebazpena eman zen; haren bitartez, bukatutzat ematen zen irekitako zehapen-prozedura, eta Uncona, S.A. enpresari 100.000 pezetako isuna ezarri zitzaion.
4. bi mila eta bateko urtarrilaren 3an gora jotzeko errekurtsoa ezarri du. Idazki horretan ondokoak adierazi dira: albarana uztezko gehiegizko pisuaren adierazkari bat baino ez dela eta beste bitarteko batzuekin frogatu behar dela; preskripzioaren legezko hiru hileko epea gainditu zela, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 145. artikuluan eta bere Erregelamenduaren 203. artikuluan ezarri dena; halaber, ez dela ezarrita dagoen prozedura bete, ez delako ebazpen-proposamenaren jakinarazpenik egin; zehapena graduatzerakoan ez dela kontuan hartu proportzionaltasunaren oinarria, tipifikaturik dauden inguruabar astungarrietatik bat bera ere ez delako gertatu.
Zuzenbideko oinarriak
1. Esaten du albarana uztezko gehiegizko pisuaren adierazkari bat baino ez dela eta beste bitarteko batzuekin frogatu behar dela.
Errekurritu den espedientean errugabetasun-ustea hautsi egin da 20017776 zenbakia duen zama-albaranean bidez, frogagiri horrek merkatugaia kobratzeko balio baitu. Agiri horretan egotzi zaion arau-haustea frogatzen da, eta baita, isilpean, jarri den errekurtsoaren idazkian ere, horretan orokorrean ukatu delako salatu den gertaera, ezer zehatzik alegatu gabe.
Horren ildotik, Madrileko Justizia Auzitegi Nagusiaren 1998ko martxoaren 25eko 266/1998 Epaia daukagu, horren zuzenbideko oinarrietatik hamahirugarrena alegia, garraiatzen den gehiegizko pisua kontratua egiten duen merkataritzako enpresak aurkezten duen garraioaren albaranetan erasotzen dela esaten baitu; garraiolariak bazuen gehiegizko pisu horren berri zamaketa egin zuen unean eta ezagutza horri buruz -pisaketa lanetan esku hartzea gora behera- bazuen gehiegizko kopuru hori garraiatzeari uko egitetik, eta uko egin behar zion, eta ez du bidezko frogen bidez frogatu albaran horietan azaltzen diren datuak ez direla egiazkoak.
Ildo beretik, gauza bera esaten da Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiaren 1998ko urriaren 13ko 1163/1998 Epaian, kasu honetan ere zuzenbideko oinarrietatik hamahirugarrena, esaten duelako alegazio horri ezin zaiola inolako birtualtasunik aintzatetsi albaran hori ibilgailuaren gidariak berak eman duelako. Halaber, alderdi eragileak dudatan jarri duen baskularen funtzionamenduari dagokionean, esan behar da ezin dela baskula horren funtzionamendua dudatan jarri arau-haustea egin dela ebazterakoan eta zamaketak egin zirenean eta salgaiak baskula horretan pisatu zirenean onetsi, eta eragiketa horiek egin zirenean ez zenean inolako akatsik antzeman, hau da, horrela zamaketa lanaren albaranean islatu den emaitza neurrikoa dela onartuz. Beraz, hau guztia kontuan hartuta ezin da esan alderdi eragilearen babesgabeziarik egon denik zehapen-prozeduran zehar baskularen funtzionamenduaren frogaren proposamena ez zenean egin. Halaber, orain arte adierazi den hau guztia kontuan hartuta, ezin da ezer esan salaketa egin zuten agenteek ez zutelako ibilgailua hurbilen dagoen baskularaino eramateko agindurik eman, delako neurri hori agenteek antzeman duten gehiegizko pisuarekin berariaz ados ez egotearen kasuetan hartzen delako, eta areago autu honen kasuan pisua zamaketaren albaranean zegoenean eta hori gidariak inolako eragozpenik gabe onetsi zuenean; beraz, ez zen beharrezkoa alderdi eragileak proposatu duen neurria hartzea.
2. Esaten du preskripzioaren legezko hiru hileko epea gainditu zela, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 145. artikuluan eta bere Erregelamenduaren 203. artikuluan ezarri dena.
Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita, eta hori da kasu honetan aplikatu behar dena, eta ez da inondik inora ere errekurtsogileak adierazten dituen prozesuko bi une horien artean igaro.
Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluak 2. idatz-zatiari eman zion idazkuntza aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".
Halaber, Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak adierazi zuen 1997ko urriaren 30eko Epaian ondokoa adierazi du: "ezin du alegatu den arau-haustearen preskripzioak aurrera egin Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenean ezarri denarekin bat lehorreko garraioak arautzen dituen legeria erregulatzailearen aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri dituen epe eta baldintzetan preksribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean, horrelakoetan preskribatzeko epea urte batekoa izanen baita".
Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegiko Auzibideetarako Salaren 1999ko otsailaren 22ko Epaian adierazi da Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko 16/1987 Legea aldarazi egin zen, 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez aldarazi zen Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduarekin egin zen bezalaxe, Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Lege horrek ezarri du: "lehorreko garraioak arautzen dituen legeria erregulatzailearen aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri dituen epe eta baldintzetan preksribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean, horrelakoetan preskribatzeko epea urte batekoa izanen baita".
Halaber, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluaren egungo idazkuntzari dagokionez, hau da, 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi denak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen garraioen arloan prozedura jakin batzuk egokitzen dituen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak ekarri duen aldarazpenak hau dio:
"Ez da inolako zehapenik ezarriko Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen manuak kontuan hartuta, honako kapitulu honetan adierazi diren arauen arabera hasi den prozedura kontuan hartuta baizik.
Arau-hausteak eta zehapenak eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri dena betez ezarriko dira, arestian ere aipatu den Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan."
Ondorioz, adierazi den artikuluan ez da prozesuko tramiteetan igaro den denboragatiko preskripziorik aipatu ere egiten.
3. Esaten du prozedura hautsi dela, ez delako zehapen-ebazpenaren jakinarazpenik egin.
Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.
Bada, Erregelamenduaren 212. artikuluak dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.
Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Beste alde batetik, kasu honetan ez zen berariazko tramiterik egin behar interesatuari entzuteko, interesatuak lehendik ezagutzen zuelako beraren kontra hasitako espedientearen edukia oso-osorik, gero aurkaratu den ebazpenak baieztatu egin duena.
Ildo horretatik doa Auzitegi Nagusiaren Epaia 1999ko ekainaren 22an hau esan duenean: 1999ko maiatzaren 25 eta 26ko epaietan adierazi da, Sala honek, honen moduko kasuetan, ondoko termino hauetan ebatzi duela: "Baieztatzen ahal da salaketaren informazioa jasotzeko eskubidea, Konstituzioaren 24.2. artikuluan bermatu den kategoriarekin, zehapenak ezartzeko administrazioko prozeduran ebazpen-proposamenaren jakinarazpenaren bidez asetzen dela gehienetan, eragiketa horretan egozten den erantzukizunari buruzko iritzia ematen delako eta horretan, gutxienez, antzeman den jarrera zehatzailearen definizioarekin, eta arau-hauste eredu jakin batean duen isla, gehi kasuan-kasuan lotuta daraman zigor-eragina. Salbuespen moduan gertatzen ahal da tramite hori ez izatea nahitaezkoa, arestian aipatu den funtsezko eskubidea erabat asetzearen ikuspegitik, baldin eta aurreko tramite baten jakinarazpen zehatz hori egin bada."
Kasu jakin honetan, arestian ere esan den bezala, salaketa jakinarazi da eta Administrazioak egin den zehapena tipifikatzeko erabili dituen manu zehatzak ematen dira; errekurtsogileari bere ustez egokia zena alegatzeko aukera eman zitzaion eta horrela egin zuen ondore horretarako ezarrita dagoen epearen barruan, baina egin ziren alegazio horiek ez zuten aldarazten hasieran formulatu zen salaketa horren edukiaren ezer, eta, ondorioz, ez da beharrezkoa jarduketa osagarririk egitea edo horren ostean entzunaldirik gauzatzea jarduketa horien ustezko balorazioari ekitearen ondoreetarako.
4. Esaten du zehapena graduatzerakoan ez dela kontuan hartu proportzionaltasunaren oinarria, tipifikaturik dauden inguruabar astungarrietatik bat bera ere ez delako gertatu.
Adierazi behar da errekurtsogileari egozten zaion gertaera Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluaren eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1. artikuluan ezarri denaren arabera, arau-hauste larritzat kalifikatu dela.
Horrelako arau-hausteengatik 46.001 eta 230.000 pezeta bitarteko isuna ezartzen ahal da.
Kasu honetan 100.000 pezetako isuna ezarri da. Beraz, ibilgailuak baimenduta duen pisuari dagokionez antzeman den gehiegizko pisuari dagokiona da.
Ondorioz, zehapena era egokian graduatu da eta ez da hautsi proportzionaltasunaren oinarria.
5. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa
ERABAKI DU:
1. Ezestea Javier Angel López Iribarren jaunak, Uncona, S.A. enpresaren eskuordetzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 3354/2000 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.
2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.
Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita bederatzian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko jarduneko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.
Javier Angel López Iribarren jaunak, Uncona, S.A. enpresaren izen eta eskuordetzan, bi mila eta bateko otsailaren 16an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 3464/2000 Ebazpenaren aurka; haren bidez, 60.000 pezetako zehapen-isuna jarri zitzaion errekurtsogileari, Trafikoko Goardia Zibilak 2000ko irailaren 14an A-15 errepidearen 85,000 kilometroan NA-2868-AU matrikula duen ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere idorkiak garraiatzeagatik gehiegizko pisuarekin.
Egitatezko aurrekariak
1. 2000ko irailaren 7an Uncona, S.A. enpresari jakinarazi zitzaion NA012013/2000 zehapen-espedientearen irekitzea, Trafikoko Goardia Zibilak 2000ko irailaren 14an A-15 errepidearen 85,000 kilometroan NA-2868-AU matrikula duen ibilgailuari eginiko salaketaren ondorioz, hain zuzen ere idorkiak garraiatzeagatik gehiegizko pisuarekin, 43.160 kilorekin zirkulatzen zuelako, baimena 40.000 kilokoa duenean. Pisua baskula homologatuan frogatu zen. Arau- haustea hala garraiolariari nola zamatzaileari egozteko modukoa da.
2. Interesatuak alegazioak aurkeztu zituen 2000ko irailaren 19an.
3. 2000ko urriaren 26an, Garraio Zerbitzuko Inspektoreak txostena eman zuen; hartan, salatutako egitateari buruzko behar diren jarduketak egin ondoren eta, aldi berean, interesatuak 2000ko irailaren 19an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondoren, baieztatu egin da zehapena, kontuan hartuta antzeman den gehiegizko pisua baskula homologatuaren tiketaren bidez dagoela erasota, hau da, salaketa egin zen unean egiaztapena indarrean zuena, eta zehapena egin den arau-hausteari egokitzen zaiola uste da. Beranduago, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 2ko 3664/2000 Ebazpena eman zen; haren bitartez, bukatutzat ematen zen irekitako zehapen- prozedura, eta Uncona, S.A. enpresari 60.000 pezetako isuna ezarri zitzaion.
4. bi mila eta bateko otsailaren 16an gora jotzeko errekurtsoa ezarri du. Idazki horretan ondokoak adierazi dira: lehenengo eta behin, 16/1987 Legearen 145. artikuluan ezarri dena oinarritzat hartuta, preskripzioa gertatu dela dio; jarraian prozedurazko akatsak gertatu direla, esaterako ez delako espedientearen proposamenaren jakinarazpenik egon, zehapenaren graduazioa oker dagoelako, aurkaratu den ebazpenak ez duelako zentzurik eta proposatu diren frogek ez dutelako oinarririk, eta espedientearen preskripzioa eskatu du eta, sorospidez, espedientea bertan behera uztea edo, horrela ez bada, arau-haustea arintzat jotzea eta ohartarazpena egitea edo 5.000 pezetako isuna ezartzea.
Zuzenbideko oinarriak
Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean.
Ildo horretatik, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1997ko urtarrilaren 20an eman duen epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du "16/1987 Legearen 145. artikulua erabat indargabetu zen Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriarekin; testu horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen dira, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita" Testuak 30/1992 Legera igortzen gaitu, hots, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe; dekretu horrek Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduaren 203. artikulua aldarazi zuen eta bere 2. idatz-zatian ondokoa ezarri zuen: "Arau- hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluaren arabera iraungiko dira, eta aipatu den Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeekin".
Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1999ko otsailaren 22an eman duen epaian adierazi da nola Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea aldarazi egin zela, eta aldarazpen horren ildoa 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduan ezarri zena bera izan dela, azken kasu horretan Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriaren bidez. Xedapen horretan ezarri zen "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".
Gauza bera esan zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetako Salaren bi mila eta bateko irailaren 28ko epaiak: "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legeko 145.1 artikulua tazituki derogaturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau-hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribituko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Nagusiaren 1997ko urtarrilaren 20ko epaia).
Beraz, goian aipatu hamaikagarren xedapen gehigarria indarrean dago 1995eko urtarrilaren 1az geroztik. Beraz, hiru hilabeteko epea ez, baizik eta urtebetekoa aplikatu behar da, eta epe hori ez da iragan hizpide dugun prozeduran.
2. Ebazpen-proposamena ez delako jakinarazi esaten du eta, horri dagokionez, gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.
Bada, Erregelamenduaren 212. artikuluak dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari. Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Beste alde batetik, kasu honetan ez zen berariazko tramiterik egin behar interesatuari entzuteko, interesatuak lehendik ezagutzen zuelako beraren kontra hasitako espedientearen edukia oso-osorik, gero aurkaratu den ebazpenak baieztatu egin duena.
Ildo horretatik doa Auzitegi Nagusiaren Epaia 1999ko ekainaren 22an hau esan duenean: 1999ko maiatzaren 25 eta 26ko epaietan adierazi da, Sala honek, honen moduko kasuetan, ondoko termino hauetan ebatzi duela: "Baieztatzen ahal da salaketaren informazioa jasotzeko eskubidea, Konstituzioaren 24.2. artikuluan bermatu den kategoriarekin, zehapenak ezartzeko administrazioko prozeduran ebazpen-proposamenaren jakinarazpenaren bidez asetzen dela gehienetan, eragiketa horretan egozten den erantzukizunari buruzko iritzia ematen delako eta horretan, gutxienez, antzeman den jarrera zehatzailearen definizioarekin, eta arau-hauste eredu jakin batean duen isla, gehi kasuan-kasuan lotuta daraman zigor-eragina. Salbuespen moduan gertatzen ahal da tramite hori ez izatea nahitaezkoa, arestian aipatu den funtsezko eskubidea erabat asetzearen ikuspegitik, baldin eta aurreko tramite baten jakinarazpen zehatz hori egin bada."
Kasu jakin honetan, arestian ere esan den bezala, salaketa jakinarazi da eta Administrazioak egin den zehapena tipifikatzeko erabili dituen manu zehatzak ematen dira; errekurtsogileari bere ustez egokia zena alegatzeko aukera eman zitzaion eta horrela egin zuen ondore horretarako ezarrita dagoen epearen barruan, baina egin ziren alegazio horiek ez zuten aldarazten hasieran formulatu zen salaketa horren edukiaren ezer, eta, ondorioz, ez da beharrezkoa jarduketa osagarririk egitea edo horren ostean entzunaldirik gauzatzea jarduketa horien ustezko balorazioari ekitearen ondoreetarako.
3. Adierazi behar da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 138.1 artikuluan, zehapen prozedurei bukaera ematen dieten ebazpenen edukia arautzen duela. Ebazpenaren zioak azaldu egin behar direla eta espedientean sortutako auzi guztiak ebatzi behar direla dio artikulu horrek.
3464/2000 zehapen-ebazpena era egokian arrazoituta eta bidezkotuta dagoen ebazpena da eta bertan interesatuak planteatu dituen gaiak aztertu dira, esaterako gertaerak eta haietan gertatu ziren inguruabarrak (eguna, tokia, salaketa jaso duen ibilgailuaren matrikula), eta baita horrek eragin duen arau-haustea ere eta zein den dagokion zehapena, eta berariaz aipatzen dira hala zehapena nola arau-haustea tipifikatzen dituzten manuak. Halaber, errekurtsogileak aurkeztu dituen alegazioak aztertu dira, eta ez dira onetsi berariaz "salatu den egintza benetakotu egin da, kontuan hartuta antzeman den gehiegizko pisua baskula homologatuaren tiketaren bidez dagoela erasota, hau da, salaketa egin zen unean egiaztapena indarrean zuena, eta horiei buruz interesatuak egin duen gauza bakarra gertaerak ukatzea izan da; beraz, ez da frogen balioa hautsi. Zehapena egin den arau-hausteari egokitu zaio".
Kasu honetan, aipatu den manuaren azken atalean esaten denari dagokionez, ulertu behar da esanez zehapen-ebazpenak derrigorrez epaitu behar dituela espedientean azaltzen diren gaiak eta ezin duela horien eremua gainditu, horiek direlako defentsaren eskubidea erabat egiteko erabili direnak.
Horren ildotik, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiak irailaren 12ko 53/1996 Epaian adierazitakoa gogoratuko dugu. Errekurtsogileak argudiatu zuen ezen Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak ez zituela zioak azaldu garraioen arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eman zituen bi foru agindutan. Epai hartan auzitegiak ondokoa baieztatu zuen: "Zioen azalpenik ere ez da falta, zeren bi ebazpenetan zehatz azaltzen baita, labur bada ere, arau-haustea zertan datzan, zein egun, ordu eta lekutan egin zen, ibilgailuaren datuak, garraiatzen ari zen zamaren eta baimendutako zamaren pisuak eta abar. Era berean, arau-haustea oso larritzat tipifikatzen duten legezko eta arauzko manuak aipatzen dira eta ezarritako zehapenen oinarri juridiko eta faktikoez nahikoa informazio ematen da, bidea emanez ebazpenen aurka egin dadin eta jurisdikzioak haiek berrikus ditzan Zuzenbideari lotzen zaizkion ala ez begiratzeko. Horregatik, zioen azalpenak betetzen ditu, funtsean, defentsarako eskubidea eta Administrazioen egintzen kontrola bermaturik egon daitezen bete behar diren baldintza nagusiak." Inguruabar horiek orain errekurritu den foru aginduan gertatzen dira.
Ebazpen horien derrigorrezko bateragarritasunari dagokionez, hau da, arestian aipatu den manuaren azken oharrean adierazten dena, ulertu behar da esanez zehapen-ebazpenak derrigorrez epaitu behar dituela espedientean azaltzen diren gaiak eta ezin duela horien eremua gainditu, horiek direlako defentsaren eskubidea erabat egiteko erabili direnak.
4. Errekurtsogileak uste du zehapenak ez duela proportziorik. Kontuan hartu behar da errekurtsogileari egotzitako egitatea 16/1987 Legearen 141.i) artikuluaren aurkako arau-haustea dela; manu horretan larritzat jo dira 100eko 6a eta 100eko 15aren artean dauden gehiegizko pisuak eta, aztergai dugun kasu honetan, gaindikin hori 100eko 7koa zen. Horrelako arau-hausteengatik 46.001 eta 230.000 pezeta bitarteko isuna ezartzen ahal da eta kasu honetan egotzi zaion gertaerari dagokiona ezarri da, zeraman gaindikina eta ibilgailuak baimenduta zuen gehiegizko pisuaren araberakoa.
5. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziritzi eta haren bidez aurkaratu den ebazpenari eustea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa
ERABAKI DU:
1. Ezestea Javier Angel López Iribarren jaunak, Uncona, S.A. enpresaren eskuordetzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren azaroaren 2ko 3463/2000 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.
2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.
Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita bederatzian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko jarduneko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.
Iragarkiaren kodea: A0207245
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
