I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, Jean Pierre Pouchou jaunaren kontra, ingurumen-arloko arauak hausteagatik 255/01 zehapen prozedura hasten duenarena. Beraz, ediktu honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59,5 artikuluan xedatua.
578 FORU AGINDUA, 2002ko apirilaren 15ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Jean Pierre Pouchou jaunari zehapena ezartzen diona, Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen aurkako arau-hauste bategatik.
Ikusirik Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren 255/01 espedientea, urriaren 25eko 1267/2001 Foru Aginduaren bitartez hasia Jean Pierre Pouchu jaunaren aurka, Urdazubiko Sepronak 2001eko irailaren 15ean egindako salaketa baten ondorioz, Dantxarinea-Urdazubi-Otxondo gaina-Aritzakungo mendibidea-Bulkaitz benta-76 Muga-Tejeria eta Dantxarinean barrena bidetik kanpo eta bi metro zabal baino gutxiagoko mendibideetatik 3424VB64 matrikuladun Toyota Pikat ibilgailu batean ibiltzeagatik.
Karguak jakinarazi ondoren salatuak, horretarako ezarritako epean, alegaziorik aurkeztu ez duenez, bidezko da zehapen prozedura administratiboari segida ematea eta karguen orria bere horretan uztea. Salatuak Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 111.5 artikuluan ezarritakoaren kontrako arau-hauste arina egin zuen, Foru Lege horren 34.3 artikuluari loturik, bai eta lurzoru ez-urbanizagarrian motordun ibilgailuen jarduera antolatuak eta zirkulazio librea arautzen dituen otsailaren 14ko 36/1994 Foru Dekretuko 10.1 artikuluari loturik ere.
Basa Fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,
AGINDU DUT:
1. Jean Pierre Pouchou jaunari 150ï25 euroko isuna ezartzea egindako arau-hausteagatik, aipatu Foru Legearen 114. a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, deusetan galarazi gabe Foru Lege horren 106. artikuluan xedatutakoaren arabera erabaki litekeen isunaren murriztea.
2. Aipatu Foru Lege horren 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, betiere ondoko beharkizun hauek betetzen badira.
a) Isunaren gainerako zatia gehienez 15 egun balioduneko epean ordaintzea, Foru Agindu hau jakinarazi zen egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko idatz-zatian adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalte-ordainak, hala nola tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru-kopurua.
c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalte-ordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak burutzeko eskubideari.
Isunaren kopurua gutxitzearekin ados egonez gero, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, hain zuzen Administrazio Kontrolaren Atalera joan beharko du (Alondegi kalea 1, 2. solairua). Han, ordain-gutuna emanen diote orain bidaliko denaren ordez, baita murrizketa lortzeko agiriak ere.
3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaintzen ahal da, horretarako ordain-gutun ofiziala erabiliz, Foru Agindu hau administrazio mailan irmoa izanen den egunetik hamabost eguneko epean. Epe hori iraganik, premiamenduzko bideari ekinen zaio diru-kopurua kobratzeko.
4. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluen arabera.
5. Foru Agindu honen berri ematea espedientatuari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamabostean.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.
Iragarkiaren kodea: A0209273