I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
AKATS ZUZENKETA, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak ekainaren 17an emandako 117/2002 Ebazpenarena. Ebazpenak Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Prestakuntzarako eta Ikerketa eta Garapenerako (I+D) ematen dituen laguntzen 2002-2003 ikasturteko deialdia egin zuen.
Aipatu Ebazpena 2002ko ekainaren 28ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (78. zk.) argitaratu zen eta 5863. orrialdean, "Eskabideen puntuazioa" izenburuko 2.8 puntuan, "Espediente akademikoaren balorazioa. 25 puntu" izeneko d) letran,
"Irakaskuntza Aldiko batez bestekoari" dioen tokian,
"Doktoretza Programaren batez bestekoari" erran behar du.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamazazpian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Laguna Peña.
Iragarkiaren kodea: a0210094