I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
EBAZPENA, 2002ko abuztuaren 5ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak emana, aurkeztutako agiriak ontzat eman eta "MAES" izeneko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatea, 669 NA, Nafarroako Erregistro Liburuan inskribatzea agintzen duena (1.615 I.R.A. zk.).
Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateak arautzen dituen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretuarekin, hura garatzen duen 1982ko irailaren 14ko Aginduarekin, Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak, Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen arlokoak, Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuarekin, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Departamentuari eskualdaturiko eginkizunak eta zerbitzuak atxikitzeari buruzko otsailaren 7ko 40/1986 eta Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen otsailaren 28ko 71/1986 Foru Dekretuekin bat, eta Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Elikaduraren Zerbitzuaren adostasun txostena ikusirik.
Hori horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13an eman Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Aurkeztutako agirien edukia ontzat eman eta Eraldaketarako Nekazaritza Sozietate hau Inskripzio Liburuan ezar dadila agintzea:
S.A.T. "MAES", 669 NA (1.615 I.R.A. zk.), erantzukizun mugatukoa eta egoitza Vianan, Eje del Ebro errepideko 92,50 kilometroan duena.
Sozietatearen helburua: Azienda elkarlanean ustiatzea.
2. Ebazpen honen kontra gora jotzeko helegitea jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroari, interesatuari eta Estatuko Administrazioari, eta ohartaraztea inskripzioaren laburpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera bidali beharko dela, argitara eman eta hirugarrenek haren berri izan dezaten.
Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren bostean.-Zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.
Iragarkiaren kodea: A0209797