123. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

677/2002 EBAZPENA, irailaren 9koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, uztailaren 17ko 597/2002 Ebazpena aldatzen duena. Haren bidez ebatzi zen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei edo gizarte edo kultur egoera behartuan dauden ikasleei 2002/2003 ikasturtean laguntzeko behar diren baliabideak aldatzeko edo luzatzeko giza eta diru baliabideen adjudikazioa.

Uztailaren 17ko 597/2002 Ebazpenaren I. eranskinean akats bat dagoela oharturik, Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du ebazpenaren aldaketa proposatzeko.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 398/1996 Foru Aginduaren bidez jaso ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-Uztailaren 17ko 597/2002 Ebazpenaren I. eranskina honela aldatzea:

"Amor de Dios-Regina Pacis" dioen lekuan, "Regina Pacis" esan behar du, eta "Regina Pacis" dioen lekuan "Amor de Dios-Regina Pacis" esan behar du.

2.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3.-Ebazpen hau eta eranskinak igortzea interesatuei, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Eskolatze batzordeburuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Hezkuntza Bereziaren Unitate Teknikora, Eskola Orientazioaren Unitate Teknikora, Helduen Hezkuntzaren eta Osabidezkoaren Unitate Teknikora, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegora eta Hezkuntza Itunen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren bederatzian. Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0209793