III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
P I T I L L A S
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, interesatuek bidezko erreklamazioak egin ditzaten.
Eskatzailea: Bodega Vega del Castillo. Jarduera: ardandegia egokitzea. Tokia: Avenida de Navarra, Pitillas (Nafarroa).
Hau dena argitara ematen da, orok jakin dezan.
Pitillasen, bi mila eta biko abuztuaren lehenean. Alkate udalburua, sinadura ulertezina
Iragarkiaren kodea: A0210062