123. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL FRUTO

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuak aldatutako hartan) xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Murillo el Frutoko Udala. Jarduera: lurren eta obra-hondakinen isurtegia. Tokia: Villar bazkalekua.

Murillo el Fruton, bi mila eta biko irailaren hamazazpian. Alkate udalburua, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: A0210125