I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1156/2002 EBAZPENA, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko erreprografia zerbitzua kontratatzeko gastua baimendu eta adjudikazio espedienteari hasiera ematen diona.
1.-Adjudikazioa egiten duen entitatea.
a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa
b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Ekonomia Kudeaketako Atala
c) Espediente zenbakia: C0032/02
2.-Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: Erreprografia zerbitzua kontratatzea.
3.-Tramitazioa, adjudikatzeko prozedura eta modua.
Lehiaketa publiko irekia.
4.-Lizitaziorako gutxieneko kanona.
45.000 euro.
5.-Argibideak eta agiriak jasotzeko tokia.
a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko Harrera-lekua.
b) Helbidea: Arrosadiko Campusa 31006 - Iruñea (Nafarroa)
c) Telefonoa: (948) 16 90 16
d) Telefaxa: (948) 16 96 61
e) www.unavarra.es
6.-Parte hartzeko eskaerak edo eskaintzak aurkezteko eguna, agiriak eta tokia.
a) Aurkezteko azken eguna: hogeita seigarren egun naturalaren 14:30ak arte, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza administratibo eta teknikoen orrian agertzen direnak
c) Aurkezteko tokia: Erregistro Orokorra - Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Administrazio eta Kudeaketa Eraikina, Arrosadiko Campusa 31006 - Iruñea (Nafarroa).
7.-Eskaintzak irekitzeko egun-orduak eta tokia.
a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzar-gela.
b) Helbidea: Arrosadiko Campusa 31006 - Iruñea (Nafarroa)
c) Errektoretza eraikineko iragarki oholean jakinaraziko dute ekonomia proposamenak zein egun, ordutan eta non irekiko dituzten, ireki aurretik 48 ordu lehenago, gutxienez ere.
8.-Iragarki gastuak.
Iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen-hartzailearen kontura ordainduko dira.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita hiruan.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.
Iragarkiaren kodea: A0210439